Urretxuko Euskal Jaia eta Mikel Balentziaga futbolaria GoiBerriren ale berrian
Urretxuko Euskal Jaia eta Mikel Balentziaga futbolaria dira GoiBerriren ale berriko gai nagusien ardatzak. Euskal jaia igandean ospatuko dute Urretxun. Goizeko Euskal Jaiak gariaren gaia jorratuko du aurten, eta horretan oinarritu da GoiBerri erreportaia egiteko. Balentziagari, berriz, elkarrizketa egin diote.
Ale berriak Maddi Alberdi lotu du kate motzean; Andoi Salameroren, joxepa Madariagaren eta Inazio Usarralderen iritziak jaso ditu, Itsaso Artolarekin hitz egin du, Urretxuko Euskal Jai eguneko karrozez eta baita Pedro Urretabizkaia beasaindarrarekin ere, honekin Beasaingo irailaren 23ko festaz.













