Bertsolari beteranoak, ‘gerra’ ematen berriz
2012ko bertso sariketa baterako mahai alde bitxia osatu zuten, aurreko larunbatean, Usurbilen (Gipuzkoa). Udarregi Sariketaren aitzakian, lehiaketa girotik aspaldi urrundu ziren sei bertsolari elkartu ziren, bost goierritarrak: Iñaki Murua gabiriarra,...
2012ko bertso sariketa baterako mahai alde bitxia osatu zuten, aurreko larunbatean, Usurbilen (Gipuzkoa). Udarregi Sariketaren aitzakian, lehiaketa girotik aspaldi urrundu ziren sei bertsolari elkartu ziren, bost goierritarrak: Iñaki Murua gabiriarra, Mikel Mendizabal itsasondoarra, Xabier Zeberio itsasondoarra, Jokin Matxinandiarena brinkolarra, Jexux Mari Jauregi Altzo txiki zaldibiarra, eta Millan Telleria albizturtarra.
Puntuazio altuena Muruak lortu zuen, bigarren Millan Telleria geratu zen, eta Xabier Zeberiok entzuleen saria jaso zuen. Hiru horiek pasatu dira finalera (azaroaren 17an, larunbata, Usurbilgo Agerialde eskolan). Seiek “saio atsegina” osatu zuten, Bertsoa.com-en arabera.
Sariketaren egitekoa bertsolari beteranoak eta gazteak “nahastea” da. Garai bakoitzeko seina bertsolarirekin kanporaketa bana egingo dute. Gazteena urriaren 12an da. Amaia Iturriotz urretxuarrak eta Iban Urdangarin ataundarrak kantatuko dute, Miren Artetxe, Unai Gaztelumendi, Ander Lizarralde eta Nekane Zinkunegirekin.
Saio guztiak bertso-afari eran dira.