Bizikleta martxa egingo dute bihar Lazkaon, autorik gabe ibil litekeela ikusarazteko
Nazioartean, etzi ospatuko da ‘autorik gabeko eguna’. Lazkaon biharrera aurreratu dute ekitaldia, mugikortasun astearekin bat egin, eta herri barruan edo artean ibiltzeko bizikletaren erabilera aldarrikatzeko. Bizikleta martxa egingo dute, Mugi zaitez adimenez, eta bizi hobeto lelopean. Bihar, ostirala, 16:30ean plazan ginkana egingo dute aurrena, eta 17:30ean txirrindu ibilaldia, kaleetan barrena. Herritar guztientzat irekitako ekimena da.