Elkarretaratzea egin dute Arcelorren, murrizketen aurka
Arcelor Mittalek Olaberrian duen lantegian elkarretaratzea egin dute eguerdian LAB sindikatuak deituta, enpresak Planoen Sailean egin nahi dituen murrizketak salatzeko. Estatu mailan egin dituzten mobilizazioekin bat egin dute elkarretaratzearekin. Gaur goizean bertan langileen komiteak batzarra egin du enpresako ordezkariekin, eta “planteamendu zehatzik ekarri ez duten arren, beraien asmoen berri” eman diete langileei. LABeko ordezkariek azaldu dutenez, “pertsonal kostuaren %25a murriztu nahi dute eta, horretarako, gaur egun finkoak diren hobariak baldintzapekoak izatera pasa nahi dituzte, urtean 12 egun gehiago lan egin, aintzintasuna izoztu eta soldatak 3 urterako izoztu”. Neurri hauek aurreko astean Arcelor Mittalek Madrilen Akordio Markoaren barruan hartutakoen barruan daudela azaldu dute LABetik. Enpresako arduradunek 15 eguneko epea eman diete langileei negoziaketak egiteko, baina “dokumentaziorik aurkeztu ez dutenez, eta LABen planteamendua aintzat hartuz, 15 eguneko epea behin dokumentazioa esku artean eduki ondoren” hasiko dela azaldu dute sindikatuko ordezkariek.
Gaur goizean bertan langileen komiteak batzarra egin du enpresako ordezkariekin, eta “planteamendu zehatzik ekarri ez duten arren, beraien asmoen berri” eman diete langileei. LABeko ordezkariek azaldu dutenez, “pertsonal kostuaren %25a murriztu nahi dute eta, horretarako, gaur egun finkoak diren hobariak baldintzapekoak izatera pasa nahi dituzte, urtean 12 egun gehiago lan egin, aintzintasuna izoztu eta soldatak 3 urterako izoztu”. Neurri hauek aurreko astean Arcelor Mittalek Madrilen Akordio Markoaren barruan hartutakoen barruan daudela azaldu dute LABetik.
Enpresako arduradunek 15 eguneko epea eman diete langileei negoziaketak egiteko, baina “dokumentaziorik aurkeztu ez dutenez, eta LABen planteamendua aintzat hartuz, 15 eguneko epea behin dokumentazioa esku artean eduki ondoren” hasiko dela azaldu dute sindikatuko ordezkariek.