Pirritx, Porrotx eta Marimototsen diskoetan parte hartu duten goierritarrak elkartuko dituzte 25. urtemugan
Pailazoek 25 urte beteko dituzte aurten jarduna hasi zutenetik, eta disko sinfoniko bat grabatuz ospatuko dute urtemuga. Grabaketa urriaren 1ean egingo dute Andoainen eta urte guzti hauetan diskoak grabatzen lagundu dieten goierritarrak berriro elkartu nahi dituzte, bi kantatan laguntzeko. Izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da. AKELARREAN eta KINTXO BARRILETE abestiak izango dira goierritarekin grabatuko dituztenak. 25 urte beteko dira aurten pailazo talde hau Euskal Herrian barrena herriz herri irriak eta muxuak banatzen hasi zela. Hori ospatzeko disko berezia grabatuko dute udazken honetan. Orkestra sinfoniakoarekin eta Donostiako orfeoiarekin batera, azken urte hauetan pailazoekin elkarlanean aritu diren hainbat musikarik, bertsolarik eta kantarik hartuko dute parte proiektuan. Kanta guztiak pailazoen ametsei musika jartzen dien Xabier Zabalak konposatutakoak dira, eta Xabier berak, moldaera sinfonikoak egiteaz gain, orkestra zuzenduko du. Urte guzti hauetan pailazoen grabaketetan Ordiziako musika eskolako eta Goierriko haurrek eta gazteek hartu dute parte. Hori dela eta, hauek denak gonbidatu dituzte disko honetan ere parte hartzera. Grabaketa Andoaingo Garate Studioetan egingo due eta Goierritarren txanda datorren urriaren 1ean, astelehenean, arratsaldez izango da. Agustin Mujika, Takolo pailazoa, taldearen sortzailetako bat dena ere, bertan izango da egun honetan. Parte hartu nahi dutenek Oneka Garmendia, Ordiziako musika eskolako irakaslearekin jarri behar dute harremanetan 630 11 [...]
Pailazoek 25 urte beteko dituzte aurten jarduna hasi zutenetik, eta disko sinfoniko bat grabatuz ospatuko dute urtemuga. Grabaketa urriaren 1ean egingo dute Andoainen eta urte guzti hauetan diskoak grabatzen lagundu dieten goierritarrak berriro elkartu nahi dituzte, bi kantatan laguntzeko. Izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da. AKELARREAN eta KINTXO BARRILETE abestiak izango dira goierritarekin grabatuko dituztenak.
25 urte beteko dira aurten pailazo talde hau Euskal Herrian barrena herriz herri irriak eta muxuak banatzen hasi zela. Hori ospatzeko disko berezia grabatuko dute udazken honetan. Orkestra sinfoniakoarekin eta Donostiako orfeoiarekin batera, azken urte hauetan pailazoekin elkarlanean aritu diren hainbat musikarik, bertsolarik eta kantarik hartuko dute parte proiektuan. Kanta guztiak pailazoen ametsei musika jartzen dien Xabier Zabalak konposatutakoak dira, eta Xabier berak, moldaera sinfonikoak egiteaz gain, orkestra zuzenduko du.
Urte guzti hauetan pailazoen grabaketetan Ordiziako musika eskolako eta Goierriko haurrek eta gazteek hartu dute parte. Hori dela eta, hauek denak gonbidatu dituzte disko honetan ere parte hartzera. Grabaketa Andoaingo Garate Studioetan egingo due eta Goierritarren txanda datorren urriaren 1ean, astelehenean, arratsaldez izango da.
Agustin Mujika, Takolo pailazoa, taldearen sortzailetako bat dena ere, bertan izango da egun honetan. Parte hartu nahi dutenek Oneka Garmendia, Ordiziako musika eskolako irakaslearekin jarri behar dute harremanetan 630 11 52 96 telefono zenbakira deituaz. Izena emateko epea irailaren 25ean amaitzen da.