Udaltzainek uhalik gabeko 39 lagun atzeman dituzte
Segurtasun uhala eta umeentzako aulkia behar bezala erabiltzen direla kontrolatzeko kanpaina egin du Beasaingo udaltzaingoak. Pasa den astean, lau egunez kontrolak egin zituzten, herriguneko kale nagusietan; kontrol horietan, segurtasun uhalik gabe zeb...
Segurtasun uhala eta umeentzako aulkia behar bezala erabiltzen direla kontrolatzeko kanpaina egin du Beasaingo udaltzaingoak. Pasa den astean, lau egunez kontrolak egin zituzten, herriguneko kale nagusietan; kontrol horietan, segurtasun uhalik gabe zebiltzan 34 gidari eta 5 bidaiari atzeman dituzte. Beste bi ibilgailuk, ez zeramaten legeak agintzen duen umeentzako segurtasun aulkirik.