Arana-Bideluze auzoan festa izango dute asteburuan, gaur hasita
Beasaingo auzoetako festak ari dira azken hondarrak ematen. Asteburuan, Arana-Bideluze kaleko jaien txanda izango da. Gaur iluntzean hasita, iganderainoko egitaraua antolatu dute, auzotar, herritar eta bisitari guztientzat. Urteroko moduan, herriko txistulariekin eta buruhandiekin hasiko dira festak. Segidan txokolate jana izango da umeentzat, eta 20:00etatik aurrera, disko festa. Gauean ere dantzarako musika izango da. Larunbata, gazte zein helduentzako musika eskaintzaz hornitutako eguna izango da. 17:30ean, Euskaraokea eta Diskotxikia egingo dituzte, gaztetxoentzat. Gauean berriz, Mistery Train rockabilly taldeak joko du, plazako eskenatokian. Igandean ere, herri kirolak eta puzgarriak izango dira umeentzat; eta toka eta poteo herrikoia helduentzat. Umeentzako ekitaldiek arratsaldean segiko dute, puzgarriekin eta Tatxin Tatxan eta jarri dantzan ikuskizunarekin. Eguna eta festak bukatzeko, luntxa egingo dute Aizkorri elkartean, Arana, Bideluze eta Iturriotz kaleetako erretiratuentzat. Jaiek irauten duten bitartean, Arana kalea trafikoarentzat erabat itxita egongo dela jakinarazi du udaltzaingoak. Autoek, Iturriotz kalea erabili beharko dute.
Beasaingo auzoetako festak ari dira azken hondarrak ematen. Asteburuan, Arana-Bideluze kaleko jaien txanda izango da. Gaur iluntzean hasita, iganderainoko egitaraua antolatu dute, auzotar, herritar eta bisitari guztientzat.
Urteroko moduan, herriko txistulariekin eta buruhandiekin hasiko dira festak. Segidan txokolate jana izango da umeentzat, eta 20:00etatik aurrera, disko festa. Gauean ere dantzarako musika izango da.
Larunbata, gazte zein helduentzako musika eskaintzaz hornitutako eguna izango da. 17:30ean, Euskaraokea eta Diskotxikia egingo dituzte, gaztetxoentzat. Gauean berriz, Mistery Train rockabilly taldeak joko du, plazako eskenatokian.
Igandean ere, herri kirolak eta puzgarriak izango dira umeentzat; eta toka eta poteo herrikoia helduentzat. Umeentzako ekitaldiek arratsaldean segiko dute, puzgarriekin eta Tatxin Tatxan eta jarri dantzan ikuskizunarekin. Eguna eta festak bukatzeko, luntxa egingo dute Aizkorri elkartean, Arana, Bideluze eta Iturriotz kaleetako erretiratuentzat.
Jaiek irauten duten bitartean, Arana kalea trafikoarentzat erabat itxita egongo dela jakinarazi du udaltzaingoak. Autoek, Iturriotz kalea erabili beharko dute.