Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak girotuko du Kantu Afaria
Ander Matxain eta Mikel Urdangarin trikitilari goierritarren saioak emango dio hasiera gaur Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako Ordizia Kantuz musika ekimenari. Garagartza plazatik abiatuko dira 20:00etan, eta kalejiran ibiliko dira herrigunean bar...
Ander Matxain eta Mikel Urdangarin trikitilari goierritarren saioak emango dio hasiera gaur Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako Ordizia Kantuz musika ekimenari. Garagartza plazatik abiatuko dira 20:00etan, eta kalejiran ibiliko dira herrigunean barrena. Koiote tabernarekin elkarlanean aritu da Hitzaro, eta hala, gauean, 23:00etan, Alex Rabanalek eta Kike Bigurik umorezko bakarrizketak ere egingo dituzte. Aurten formatua aldatu diote musika ekimenari, eta emanaldi guztiak doan izango dira. Gaur zortzi, hilaren 28an, Legorretako Pikunk taldeak emango dio jarraipena Ordizia Kantuzi. Urdin tabernan izango da kontzertua, 22:30ean hasita.
Bukatzeko, kantu afaria
Ohiko bukaera izango du, hala ere, Hitzaroren ekimenak. Urriaren 5ean kantu afaria izango da Plaza Nagusian, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak girotuta. Afarirako txartelak Hitzaroren bulegoan daude salgai (hitzaro@gmail.com edo 943 16 23 66) 15 euroan. Urriaren 2rako erosi behar dira txartelak.