Itsasondon gaur arratsaldean hasiko dira jaiak
Itsasondoarren hiru egunerako festa-egitaraua dute. Gaur hasiko dira herriko jai nagusiak, igande iluntzera arte. Gaur, arratsalde partean haurrentzat eta jubilatuentzat jarduerak prestatu ditu Festa Batzordeak. Gauean herri afaria egingo dute. Helduen...
Itsasondoarren hiru egunerako festa-egitaraua dute. Gaur hasiko dira herriko jai nagusiak, igande iluntzera arte.
Gaur, arratsalde partean haurrentzat eta jubilatuentzat jarduerak prestatu ditu Festa Batzordeak. Gauean herri afaria egingo dute. Helduen menuak 20 euro balio du, umeenak 5 euro. Erromeria Imuntzo eta Beloki taldeak alaituko du.
Hauxe da Itsasondoko jaietako egitarau osoa:
GAUR, irailak 21, ostirala
- 17:00. Haur jolasak.
- 17:00. Karta jokoen txapelketa, jubilatu elkartean.
- 19:30. Futbola.
- 21:00. Herri afaria.
- 23:00. Imuntzo eta Beloki.
- Goizaldera. Baratzuri zopa.
BIHAR, irailak 22, larunbata
Mozorrotuen eguna (gaia: zirkoa). Kalera, mozorrotuta, goizetik irteteko eskatu dute.
- 09:00. Goiz eresia.
- 11:00-13:00. Haurrentzat tailerrak eta eskulanak.
- 13:00. Beitira igoera.
- 14:30. Paella lahiaketa.
- 17:30. Kuadrillen arteko jolasak.
- 21:00. Ogitarteko afaria, eta mozorro lehiaketako sariak.
- 23:00. Musika kontzertua, Atila y los Unos taldearekin.
ETZI, irailak 23, igandea
- 09:00. Goiz eresia.
- 10:30. Altzagaratera igoera.
- 10:00-13:00 eta 15:00-18:00. Puzgarriak, Beiti kalean.
- 11:30. Udaletxe berritura bisita
- 12:00. Hamaiketakoa.
- 12:30. Dantza saioa.
- 18:00. Gazteen pilota partidak.
- 18:30. Buruhandiak eta kale animazioa.
- 20:00. Sagardo dastaketa.