‘Dragoi ehiztaria’ filma euskaraz proiektatuko dute asteburuan Ordizian
Angel Amigok ekoitzi eta Patxi Barcok zuzendutako Dragoi ehiztaria filma euskaraz ikusi ahalko da asteburuan Ordiziako Herri Antzokian. Borroka armatua zalantzan jartzen duen ETAko kide izandako pertsona baten bizipenak kontatzen ditu filmak. Euskaraz...
Angel Amigok ekoitzi eta Patxi Barcok zuzendutako Dragoi ehiztaria filma euskaraz ikusi ahalko da asteburuan Ordiziako Herri Antzokian. Borroka armatua zalantzan jartzen duen ETAko kide izandako pertsona baten bizipenak kontatzen ditu filmak. Euskaraz inoiz egin den filmarik garestiena da, 3 milioi euro kosta baita.
Emanaldiak:
Irailak 28, ostirala. 22:15: DRAGOI EHIZTARIA (euskaraz – azpitituluak gazteleraz)
Irailak 29, larunbata. 19:30-22:15: DRAGOI EHIZTARIA (euskaraz- azpitituluak gazteleraz)
Irailak 30, igandea. 16:45: PIRATAS
Irailak 30, igandea. 19:30-22:15: DRAGOI EHIZTARIA (euskaraz- azpitituluak gazteleraz)
Urriak 1, astelehena. 19:30: DRAGOI EHIZTARIA (euskaraz- azpitituluak gazteleraz)