Angel Amigok ekoitzi eta Patxi Barcok zuzendutako Dragoi ehiztaria filma euskaraz ikusi ahalko da asteburuan Ordiziako Herri Antzokian. Borroka armatua zalantzan jartzen duen ETAko kide izandako pertsona baten bizipenak kontatzen ditu filmak. Euskaraz...
Gipuzkoako Foru Aldundiak itxi egingo du, bihar, N-1 errepidera sartzeko Senpereko bidegurutzeko adarra. Lazkao-Beasain lotunean, hala, ezingo da Donostiarantz hartu autobidean (N-1-419-S bide adarra). Zirkulazioarentzat itxita egongo da, bihar, 06:30e...
Lazkaoko Lapke pilota elkarteak haurrentzat antolatu duen herriko txapelketa bihar bukatuko da, San Migel egunarekin. Lau final jokatuko dituzte, adinka bereizita, 12:00etatik aurrera plazako pilotalekuan. Gazteenetik zaharrenera, honako neurketak izango dira: Unax Navarro eta Jairo Carrasco, Beñat Zubizarreta, Manes Oses eta Ioritz Mujikaren aurka (2005-2004koak). Elene Atin eta Aitzol Lasa, Iñaki Berasategi eta Oier Larrañagaren aurka (2003-2002-2001). Ander Ruiz, Arkaitz Baztarrikaren aurka (2000-1999). Aitor Azkonobieta, Beñat Garmendiaren aurka (1998-1997-1996).
Joan den igandean, hilak 23, Euskadiko urpekoen distantzia luzeko txapelketaren 4. jardunaldia jokatu zen Santurtziko portuan, eta junior-senior mailan OKEU urpekoak taldeko Juan Jose Garin izan zen irabazlea (18:33), eta talde bereko Gurutz Gorostizu hirugarren sailkatu zen 19 minutu eta 27 segunduko denborarekin. Haur eta kimuen mailan, berriz, Ordiziako urpekoetako Josu Goiak hirugarren postua lortu zuen, haren lehen zeharkaldian. Urpekoen zeharkaldian zazpi klubetako ordezkariek hartu zuten parte: Mollarri (Zarautz), APSAS (Donostia), Izurde (Hondarribia), Igarondo Urpekoak (Tolosa), Reala (Donostia), Aketxe (Bilbo) eta Ordizia Urpekoak. Junior-senior mailetako igerilariek 2.000 metroko zeharkaldia osatu behar izan zuten, eta haur eta kimuek 1.000 metrokoa. Euskadiko ligaxkako 5. zeharkaldia urriaren 20an jokatuko da Donostian.
Udazkeneko kultur eskaintza ondo beteta dator aurten. Izan ere, urteroko Udazken kulturalaren egitarauari, Usurbe antzokiko eskaintza berritua gehitu zaio. Udal ordezkariek azaldu dutenez, datozen hilabeteetako egitaraua osatzerako garaian, «kultur adierazpide eta diziplina guztiak» izan dituzte kontuan. Herriko hainbat elkarteren laguntzari esker, denen artean «egitarau zabala» osatu dutela uste dute. Udazken kulturalaren barruan, urteroko ekitaldiek izango dute tokia; baina «urtez urte ekitaldi berriak ate joka» etortzen direla azaldu du Aitor Larburu zinegotziak. Tartean, 36ko gerrako memoria historikoa berreskuratzeko taldeak antolatu duen hitzaldia eta omenaldia aipatu zituen. Beasainen fusilatutakoak azaroaren 10ean omenduko dituzte; aurretik, ordea, azaroaren 7an, Pako Etxeberria Aranzadiko kideak eta Iñaki Egaña historialariak gau beltz hartan gertatutakoa izango dute hizpide. Baina kultur molde eta gustu ezberdinak ez ezik, adin guztietako jendearentzako moduko ekitaldiak egiten saiatu dira. Gazteei dagokionean, Jazpana Fest jaialdia azpimarratu zuen Larburuk; «urtez urte arrakasta handia izaten ari da, eta aurten gainera, lehen aldiz, JazpanArt arte erakusketa ere egingo dute». Azkenik, urriaren bukaeran eta azaroaren hasieran, udazken garaiko urteroko ekitaldiak izango dira; hala nola, Beasaingo paperak liburuaren aurkezpena, odolki kofradiak antolatzen duen eguna edota errezil sagar nahiz barazkien lehiaketak. Zinea, eskaintza berrituta Udazken kulturalarekin batera datorren berrikuntza nagusietako bat, ordea, Usurbe antzokiko eskaintza berria izango da. Koldo Agirre alkatearen hitzetan, «normalizazio baten [...]
Produktu jasangarrien Ekobira azoka egingo dute bihar, larunbata, Beasainen. Kutxaren Ekoguneak bultzatutako ekimena da, eta Gipuzkoako 10 herritan egingo dute aurten; Goierriko herri bakarra da Beasain. Azoka horren helburua, kontsumo jasangarria eta ...
Legorretako Ugaro herri ikastetxeko ikasle talde batek astebeteko egonaldia egingo du, datorren astean, Salamancan (Espainia). ‘Eskola ibiltariak’ programaren barruan, Salamanca hiria eta herrialdea ezagutuko dituzte. Nafarroako eta Granadako (Andaluzia) beste talde banarekin joango dira legorretarrak. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoek parte hartuko dute, Maribe Goiburu irakaslearekin.
Legorretako Kultura Batzordeak eta Kutxa Gizarte Ekintzak pilates ikastaroa antolatu dute. Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira saioak, Ugaro eskolako soinketa gelan, 18:30etik 19:30era. Urriaren 15ean hasiko da, eta maiatzaren 13ra arte jarrait...
Zaldibiako txirrinduzaleek proba herrikoia dute, bihar, larunbata. Pontzio Memoriala lasterketa jokatuko da, 11:00etan hasita. Herriko plazatik abiatu, inguruan kilometro batzuk osatu berotzeko, eta jarraian Larraizko maldari ekingo diote. Hamar bat kilometroko saioa izango da. Herritarren arteko “lehia sanoa eta txirrindularitza bera” bultzatzea dira probaren eginkizunak. Irten nahi duen edonorentzat zabalik dago.
Ikasturte berrian ere Txilibutxof Aisialdi Taldean parte hartzeko aukera eskainiko zaie DBH ikasten duten gaztetxoei. Izena emateko aukera gaur izango dute, Seroretxean, 17:00etatik 19:00etara. Urriaren 6ko goizean Txilibutxofek Boluntario Eguna dela e...
Gaur iluntzean, 20:30ean, kluben arteko txapelketako partidak izango dira Zumarragako Beloki pilotalekuan. Hiru norgehiagoka jokatuko dira, hain zuzen ere.