Ekobira azoka egingo dute larunbatean Beasainen
Produktu jasangarrien Ekobira azoka egingo dute bihar, larunbata, Beasainen. Kutxaren Ekoguneak bultzatutako ekimena da, eta Gipuzkoako 10 herritan egingo dute aurten; Goierriko herri bakarra da Beasain. Azoka horren helburua, kontsumo jasangarria eta ...
Produktu jasangarrien Ekobira azoka egingo dute bihar, larunbata, Beasainen. Kutxaren Ekoguneak bultzatutako ekimena da, eta Gipuzkoako 10 herritan egingo dute aurten; Goierriko herri bakarra da Beasain. Azoka horren helburua, kontsumo jasangarria eta solidarioa sustatzea eta bizimodu jasangarria egiteko dauden aukerak erakustea da, bai energia arloan, bai eskulangintzan eta baita aisialdian ere. Gernika pasealekuan 20 postu jarriko dituzte, goizez (10:30-14:30) eta arratsaldez (16:30-19:30).
Azokan egongo diren postuen artean, etxean egindako gozo, ezti eta fruituak, bitxigintza eta oihalgintzako postuak, umeentzako jolasak eta kamisetak, edota birziklapena bultzatzeko ekimenen inguruko informazioa izango da, besteak beste. Horrez gain, taberna ekologikoa edota Ekobira produktuen zozketa ere izango dira; baita hitzaldi eta tailer sorta bat ere.
EGITARAUA:
- 11:00- Oinetakoak muntatzeko tailerra.
- 11:30- Kilima kamiseten inguruko hitzaldia.
- 12:00- Ukendu eta olioen inguruko tailerra.
- 12:10- Erle eztiorrazeekin egindako kandelen tailerra.
- 12:40- Maripuri Tijeritas: Amatasunaren inguruko hitzaldia.
- 13:10- Zona Chic: Osagarri birziklatuen inguruko hitzaldia.
- 13:40- Biourkizuko barazki naturalen eta ekologikoen inguruko hitzaldia.
- 17:00- Birbira: Material birziklatuekin egindako lanen erakustaldia.
- 17:40- Goiener: Energia berriztagarrien inguruko hitzaldia.
- 18:10- Eskulan tailerra.
- 18:50- Zuhaizki: Egurrezko leihoen inguruko hitzaldia.
- 18:45- Hazi eta Hezi: Haurrentzako gozo-heltzeen tailerra.