Garinek irabazi du Santurtziko zeharkaldia, urpekoetan
Joan den igandean, hilak 23, Euskadiko urpekoen distantzia luzeko txapelketaren 4. jardunaldia jokatu zen Santurtziko portuan, eta junior-senior mailan OKEU urpekoak taldeko Juan Jose Garin izan zen irabazlea (18:33), eta talde bereko Gurutz Gorostizu hirugarren sailkatu zen 19 minutu eta 27 segunduko denborarekin. Haur eta kimuen mailan, berriz, Ordiziako urpekoetako Josu Goiak hirugarren postua lortu zuen, haren lehen zeharkaldian. Urpekoen zeharkaldian zazpi klubetako ordezkariek hartu zuten parte: Mollarri (Zarautz), APSAS (Donostia), Izurde (Hondarribia), Igarondo Urpekoak (Tolosa), Reala (Donostia), Aketxe (Bilbo) eta Ordizia Urpekoak. Junior-senior mailetako igerilariek 2.000 metroko zeharkaldia osatu behar izan zuten, eta haur eta kimuek 1.000 metrokoa. Euskadiko ligaxkako 5. zeharkaldia urriaren 20an jokatuko da Donostian.
Joan den igandean, hilak 23, Euskadiko urpekoen distantzia luzeko txapelketaren 4. jardunaldia jokatu zen Santurtziko portuan, eta junior-senior mailan OKEU urpekoak taldeko Juan Jose Garin izan zen irabazlea (18:33), eta talde bereko Gurutz Gorostizu hirugarren sailkatu zen 19 minutu eta 27 segunduko denborarekin. Haur eta kimuen mailan, berriz, Ordiziako urpekoetako Josu Goiak hirugarren postua lortu zuen, haren lehen zeharkaldian.
Urpekoen zeharkaldian zazpi klubetako ordezkariek hartu zuten parte: Mollarri (Zarautz), APSAS (Donostia), Izurde (Hondarribia), Igarondo Urpekoak (Tolosa), Reala (Donostia), Aketxe (Bilbo) eta Ordizia Urpekoak. Junior-senior mailetako igerilariek 2.000 metroko zeharkaldia osatu behar izan zuten, eta haur eta kimuek 1.000 metrokoa.
Euskadiko ligaxkako 5. zeharkaldia urriaren 20an jokatuko da Donostian.