Pilates ikastaroa antolatu dute Legorretan
Legorretako Kultura Batzordeak eta Kutxa Gizarte Ekintzak pilates ikastaroa antolatu dute. Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira saioak, Ugaro eskolako soinketa gelan, 18:30etik 19:30era. Urriaren 15ean hasiko da, eta maiatzaren 13ra arte jarrait...
Legorretako Kultura Batzordeak eta Kutxa Gizarte Ekintzak pilates ikastaroa antolatu dute. Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira saioak, Ugaro eskolako soinketa gelan, 18:30etik 19:30era. Urriaren 15ean hasiko da, eta maiatzaren 13ra arte jarraituko du.
Plazak kontatuak dira: gehienez 15 lagun, eta gutxienez zortzi. Izena emateko epea ireki dute, eta apuntatutako ordena errespetatuko dute lekuak bete arte. Ikastaroaren kostua 210 euro da (30 euro hileko). Patxi Ezkiaga Kultur Etxean (17:00etatik 20:00etara) eman behar da izena, eta momentuan ordaindu.