Ampo Ordiziak galdu egin du Gernikaren aurka
Partida gogorra izan da gaurkoa Ampo Ordiziarentzat. Gernikarrak indartsu etorri dira eta, batez ere bigarren zatian, bi taldeen arteko aldea nabarmena izan da: 16 eta 34 galdu dute ordiziarrek Altamiran. Gogotsu zeuden Axio Arañaren mutilak Gernikari aurre egiteko, baina bizkaitarrek merezita irabazi dute. Bigarren zatian, 0-25ekoa izan da Gernikakoek lortu duten aldea. Hasiera ona izan dute ordiziarrek, partida hasi eta segituan aurretik jarri baitira Krollen bi zigor kolperi esker (6-0). Itxura guztien arabera, Ampo Ordiziakoak izan behar ziren etxean historia egin behar zutenak, baina bizkaitarren lan onak ez die utzi. Zortzigarren minutuan 6-3koa etori da, Cusackek egindako drop bati esker, eta 12.minutuan etorri da seinako berdinketa, Cusackek berak egindako zigor kolpe batekin. Lehen zatia amaitu aurretik, aurretik ziren ordiziarrak (16-9), baina bigarren zatia hasi orduko berdindu dute berriz gernikarrek. 45. minututik aurrera bizkaitarren nagusitasuna areagotu egin da eta partida bukatzeko minutu baten faltan bonusa lortu dute. Azkenean, 18 puntuko aldearekin amaitu da partida. Jarrera kontua Axio Araña entrenatzaileak funtsezko jokalari batzuen jarrera faltari egotzi dio gaurko hutsa. Atsedenaldian gogorarazi die jokalariei aurkaria gaur egungo ligako talderik onena dela, eta aurretik joan arren “edozer” gerta zitekeela, eta asmatu du. Aizpurua jokalari gazteak eta Joanes Aierbe kapitainak egin duten lan ona ere [...]
Partida gogorra izan da gaurkoa Ampo Ordiziarentzat. Gernikarrak indartsu etorri dira eta, batez ere bigarren zatian, bi taldeen arteko aldea nabarmena izan da: 16 eta 34 galdu dute ordiziarrek Altamiran. Gogotsu zeuden Axio Arañaren mutilak Gernikari aurre egiteko, baina bizkaitarrek merezita irabazi dute. Bigarren zatian, 0-25ekoa izan da Gernikakoek lortu duten aldea.
Hasiera ona izan dute ordiziarrek, partida hasi eta segituan aurretik jarri baitira Krollen bi zigor kolperi esker (6-0). Itxura guztien arabera, Ampo Ordiziakoak izan behar ziren etxean historia egin behar zutenak, baina bizkaitarren lan onak ez die utzi. Zortzigarren minutuan 6-3koa etori da, Cusackek egindako drop bati esker, eta 12.minutuan etorri da seinako berdinketa, Cusackek berak egindako zigor kolpe batekin. Lehen zatia amaitu aurretik, aurretik ziren ordiziarrak (16-9), baina bigarren zatia hasi orduko berdindu dute berriz gernikarrek. 45. minututik aurrera bizkaitarren nagusitasuna areagotu egin da eta partida bukatzeko minutu baten faltan bonusa lortu dute. Azkenean, 18 puntuko aldearekin amaitu da partida.
Jarrera kontua
Axio Araña entrenatzaileak funtsezko jokalari batzuen jarrera faltari egotzi dio gaurko hutsa. Atsedenaldian gogorarazi die jokalariei aurkaria gaur egungo ligako talderik onena dela, eta aurretik joan arren “edozer” gerta zitekeela, eta asmatu du. Aizpurua jokalari gazteak eta Joanes Aierbe kapitainak egin duten lan ona ere goraipatu du Arañak.Datorren asteko partidarako prestatzea tokatzen zaie orain ordiziarrei. Valladoliden dute partida VRAC taldearen aurka.