Baserria goratzeko eguna dute gaur Lazkaon
San Migel jaiak baliatuz, lehen Basherri Eguna ari dira egiten gaur Lazkaon. Aterkipean bada ere, hainbat herritar gerturatu da goizean plazara, bertan zeuden animaliak ikusi, herriko nekazarien produktuak erosi eta ia askorentzat arrotzak diren lanbideak ezagutzera. Udaletxeko arkupeetan nekazaritzako tresna zaharrak jarri dituzte, eta tartean artoa nola txikitzen zen ikusteko aukera dago. Kultur etxean, berriz, herriko baserrin inguruko erakusketa dago, baserri bakoitzari buruzko datuekin eta duten ekoizpenari buruzko informazioarekin. Plazan herriko baserrietako produktuak daude, erdian animaliak eta estalpe azpian baratzeko produktuak. Eta hau guztia, baserritarren “lan etengabea eta garrantzitsua” aitortzeko, lazkaotarrek herriko baserrietan “zer nolako aniztasuna eta aberastasuna” dagoen jakin dezaten, herritarrek garaian garaiko produktuak erosteko aukera izan dezaten eta horiek erosteko ohitura har dezaten eta herriko baserrien inguruan herritarrei informazioa emateko.
Udaletxeko arkupeetan nekazaritzako tresna zaharrak jarri dituzte, eta tartean artoa nola txikitzen zen ikusteko aukera dago. Kultur etxean, berriz, herriko baserrin inguruko erakusketa dago, baserri bakoitzari buruzko datuekin eta duten ekoizpenari buruzko informazioarekin. Plazan herriko baserrietako produktuak daude, erdian animaliak eta estalpe azpian baratzeko produktuak.
Eta hau guztia, baserritarren “lan etengabea eta garrantzitsua” aitortzeko, lazkaotarrek herriko baserrietan “zer nolako aniztasuna eta aberastasuna” dagoen jakin dezaten, herritarrek garaian garaiko produktuak erosteko aukera izan dezaten eta horiek erosteko ohitura har dezaten eta herriko baserrien inguruan herritarrei informazioa emateko.