Ekobira azoka egin dute Beasainen
Kontsumo jasangarria bultzatzea helburu duen Ekobira azoka egin dute gaur Beasainen. Produktu ekologikoen ekoizleak, eskulangileak, material birziklatuarekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek parte hartu dute. Gernika pa...
Kontsumo jasangarria bultzatzea helburu duen Ekobira azoka egin dute gaur Beasainen. Produktu ekologikoen ekoizleak, eskulangileak, material birziklatuarekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek parte hartu dute. Gernika pasealekuan jarri dituzte postuak, eta hainbat hitzaldi eta ikastaro ere egin dituzte.
Elikaduran eta energia-kontsumoan bizimodu jasangarria egiteko hainbat aukera daudela ezagutzeko aukera ematen du Ekobira Azokak, “produktu eta zerbitzu ekologikoak, ingurumenean eragin edo inpaktu txikiagoa dutenak kontsumitzeko aukera” azpimarratuz. Hala, azokaren helburuetako bat kontsumo jasangarria eta solidarioa sustatzea da.
Ekoizle ezberdinen postuez gain, debalde eta gordailu postua ere jarri dute Beasainen. Herritarrek erabiltzen ez dituzten gauzak jaso eta debalde edo salgai jarri dituzte, “norberak erabiltzen ez duen hori beste norbaitek erabili dezan”. Taberna ekologikoa ere izan da azokan eta orduro azokako produktuez osatutako orga bat zozkatu dute. Auto eta bizikleta elektrikoak ikusteko eta ezagutzeko aukera ere izan da.