Euskal Herria “biltzeko” deia egin dute Ordizian
Urriaren 21eko hauteskundeei begira EH Bilduren programa aurkezteko ekitaldia egin dute Ordizian. Julen Agirre (ezker abertzalea), Belen Maiza (EA) eta Mikel Leunda (Aralar) izan dira programa aurkeztu dutenak, eta hauteskunde hauek duten garrantzia, EH Bilduk hartuko dituen konrpomisoak eta koalizioaren ardatzak eta proposamenak azaldu dizkiete ordiziarrei. Agirreren arabera urriaren 21eko hauteskundeak “hauteskunde historikoak dira”, eta “ematen den testuinguru politiko eta ekonomikoan aparteko garrantzia hartzen dute”. Hori azpimarratzeko, lau arrazoi eman ditu Agirrek: “Soberanistek eta abertzaleok zer nolako indarra dugun erakusteko aukera” da hau Agirreren arabera. Alderdi tradizionalak koalizioaren “olatua” erortzen noiz hasiko den “zain” daudela ere gaineratu du Agirrek, baina EH Bilduk “biltzen jarraitzeko duen indarra” azpimarratu du ezker abertzaleko kideak. “Espainiako kateekin apurtzeko” garaia dela ere nabarmendu du Agirrek, “Espainia lurralde antolamendurako eredua krisi sakonean sartuta” dagoelako. Hala, “soberanian sakontzeko” deia egitendu EH Bilduk. Egungoa “eredu kapitalistaren krisia” dela ere aipatu du Agirrek Ordizian. Horren aurrean EH Bilduk epe motzera eta luzera begira dtuen “alternatibak” aipatu ditu, baina horretarako “botere instituzionala behar” dutela adirazi du ezker abertzaleko kideak. Indar hori, ordea, herritarrena dela esan du Agirrek, eta norbanako bakoitzaren esku dagoela krisi kapitalistari aurre egitea eta “bestelako ereduak eraikitzea”. EH Bilduk “gatazkaren konponbidean urratsak emateko” dituen aukerak aipatu ditu [...]
Urriaren 21eko hauteskundeei begira EH Bilduren programa aurkezteko ekitaldia egin dute Ordizian. Julen Agirre (ezker abertzalea), Belen Maiza (EA) eta Mikel Leunda (Aralar) izan dira programa aurkeztu dutenak, eta hauteskunde hauek duten garrantzia, EH Bilduk hartuko dituen konrpomisoak eta koalizioaren ardatzak eta proposamenak azaldu dizkiete ordiziarrei.
Agirreren arabera urriaren 21eko hauteskundeak “hauteskunde historikoak dira”, eta “ematen den testuinguru politiko eta ekonomikoan aparteko garrantzia hartzen dute”. Hori azpimarratzeko, lau arrazoi eman ditu Agirrek: “Soberanistek eta abertzaleok zer nolako indarra dugun erakusteko aukera” da hau Agirreren arabera. Alderdi tradizionalak koalizioaren “olatua” erortzen noiz hasiko den “zain” daudela ere gaineratu du Agirrek, baina EH Bilduk “biltzen jarraitzeko duen indarra” azpimarratu du ezker abertzaleko kideak.
“Espainiako kateekin apurtzeko” garaia dela ere nabarmendu du Agirrek, “Espainia lurralde antolamendurako eredua krisi sakonean sartuta” dagoelako. Hala, “soberanian sakontzeko” deia egitendu EH Bilduk. Egungoa “eredu kapitalistaren krisia” dela ere aipatu du Agirrek Ordizian. Horren aurrean EH Bilduk epe motzera eta luzera begira dtuen “alternatibak” aipatu ditu, baina horretarako “botere instituzionala behar” dutela adirazi du ezker abertzaleko kideak. Indar hori, ordea, herritarrena dela esan du Agirrek, eta norbanako bakoitzaren esku dagoela krisi kapitalistari aurre egitea eta “bestelako ereduak eraikitzea”.
EH Bilduk “gatazkaren konponbidean urratsak emateko” dituen aukerak aipatu ditu laugarren arrazoi gisa Agirrek. “Konponbiderako elkarrizketa eta negoziazioa eman dadin, beharrezkoa da erakundeen konpromisoa”, gaineratu du. Eraikuntza nazionalaren ikuspegitik, ikuspegi sozial eta ekonomikotik eta gatazkaren konponbidearen ikuspegitik, “hauteskunde hauei beharrezko garrantzia emateko arrazoiak” daudela azpimarratu du Agirrek. Horregatik, “nazio independiente eta estatu osaketa baten bidean”, Euskal Herria biltzeko deia egin dute koalizioko kideek.
Konpromisoak
EA alderdiko Belen Maizak EH Bilduk hartuko dituen konpromisoak azaldu ditu, eta bost nabarmendu ditu. EH Bilduren lehen konpromisoa bakearekin eta konponbidearekin hartuko du koalizioak, “benetako bakeak konponbidea eskatzen duelako derrigor”. Horretarako, “pertsona guztien eskubide guztiak eta Euskal Herriak nazio gisa dituen eskubideak bermatzea” beharrezkoa dela aipatu du Maizak. Hori bermatzeko, “Gernikako Akordioak eta Aiete Adierazpenak jasotzen dituen konpromisoak eta ibilbide orria” defendatuko dute.
Bigarren konpromisoa justizia sozialarekin hartu du EH Bilduk, “justizia ez delakok legeen administrazio hutsa, baizik eta legeak herritarren eskubide eta ongizatearen zerbitzura jartzea”. Hirugarren konpromisoa demokrazia parte-hartzailearekin du koalizioak, “herritarrak direlako abiapuntu eta helburu”. Laugarren konpromisoa emakumearekin eta gazteriarekin hartuko du EH Bilduk, Maizak azaldu duenez, “oraindik ere gure gizarteak beren eskubideak eta hitza zapaltzen direlako”. Euskerarekin hartuko du bosgarren konpromisoa koalizioak, “gure identitatearen ardatz nagusia delako”. “Herritar eleanitzek osatutako Euskal Herria, euskalduna eraikitzea” du helburu EH Bilduk, “euskeratik eta euskal kulturatik hasi eta hazita”. Horretarako, Euskal Herri osoan euskaren ofizialtasuna defendatuko dutela azaldu du Maizak.
Ardatzak
Aralar alderdiko Mikel Leundak azaldu ditu EH Bilduren programaren ardatzak eta programa “egingarria” dela gehitu du. Etorkizuneko eredu ekonomiko-sozialera begira osatutako programa dela zehaztu du Leundak, egunerokotasunari estuki lotuta. EH Bilduren programan “neurri zehatzak” jasotzen direla gaineratu du, “eraikuntza nazionalari eta eraldaketa sozialari begira”.
Programa guztiaren oinarrian bi ideia dauela ere azaldu du: “Euskal Herriak burujabetza behar duela bere eremu propioa eraikitzeko eta ekonomia pertsonen zerbitzura jarri behar dugula, eta ez merkatuen zerbitzura”. Horretarako, eta Leundak azaldu duenez, “sektore publiko indartsu eta solidarioa” bultzatuko dute, “fiskalitate eredu progresiboa” ezarriko dute, “bazterketa arriskuan daudenak babesteko eta gizartea kohesionatzeko sistema sendotu” egingo dute, eta “euskal banka publikoa” bultzatuko dute.
Lanketa hau guztia lortzeko datozen hauteskundeetan “EH Bilduk” ahalik eta bozka gehien lortzeko lan egitera animatu dituzte ordiziarrak. Baina horretaz haratago, “politika munduarekin nahikoa uzkur” dabilenari hauteskunde hauek duten garrantziaz jabetzera ere animatu dituzte.