
Amelio Mendijur txirrindulariaren omenezko proba jokatu dute arratsaldean Urretxun. Jubenil mailako txirrindularien proba izan da, eta lasterketa antolatzen duten 31. aldia izan da aurtengoa. Eitzagako aldapan zendu zen Mendijur txirrindulari gaztea 60. hamarkadan, eta Goierri Txirrindulari Elkarteak haren omenezko proba antolatu izan du azken urteetan. Mito bilakatu zen
Amelio Mendijur, eta urretxuar eta zumarragar askoren idolo. Txirrindulari gaztetxoek gogoratu dute gaur.