Talde guztien aurkezpena egin du BKLk
BKL saskibaloi eta eskubaloi taldeak bi kiroletan dituen talde guztien aurkezpena egin du Antzizar kiroldegian. Haurretatik hasi eta helduetaraino, jokalari eta entrenatzaile guztiak aurkeztu dituzte gurasoen eta jarraitzaileen aurrean. Txalo eta ohiu artean egin diete harrera ikusleek eta gainerako jokalariek talde guztietako kideei, eta zuzendaritzak BKLren partidetara joateko deia egin du, orain arte bezala, jarraitzaileak izango baitira sarri taldeari hauspoa emango diotenak. Grisa eta gorria oinarri hartuta, ekipazio koloretsua dute aurten BKLko jokalariek, eta jantzi dotoreak soinean zituztela egin dute aurkezpena ere. Jokalari eta talde bakoitzari argazkia aterata, taldeko argazkia egin dute amaieran, eta ekitaldia bukatzeko mokadutxoa ere jan dute jokalari, teknikari, entrenatzaile, guraso eta jarraitzaile guztiek. Guztira 10 talde aurkeztu dituzte goizean, kategoria bakoitzetik mutilen talde bat eta nesken talde bat, haurretatik seniorretara. Denboraldia ia hastear dute gazteenek, eta seniorrek ia bigarren partida jokatu dute gaur, larunbata, Urretxun. Neskek datorren astean ekingo diote denboraldiari. Saskibaloi eskola, martxan Taldeak osatzeko oinarria sortu berria duten saskibaloi eskolan du BKL taldeak. Iaz jarri zuten martxan, eta 2.000. urtean jaiotako 80 gaztetxo aritu ziren. Haietatik, nesken eta mutilen talde bana sortu da. Aurten ere saskibaloi eskola martxan jartzeko asmoa dutela jakinarazi dute zuzendaritzatik, eta aurki irekiko dute izen emateko epea. Eskolaren helburua gazteei [...]
BKL saskibaloi eta eskubaloi taldeak bi kiroletan dituen talde guztien aurkezpena egin du Antzizar kiroldegian. Haurretatik hasi eta helduetaraino, jokalari eta entrenatzaile guztiak aurkeztu dituzte gurasoen eta jarraitzaileen aurrean. Txalo eta ohiu artean egin diete harrera ikusleek eta gainerako jokalariek talde guztietako kideei, eta zuzendaritzak BKLren partidetara joateko deia egin du, orain arte bezala, jarraitzaileak izango baitira sarri taldeari hauspoa emango diotenak.
Grisa eta gorria oinarri hartuta, ekipazio koloretsua dute aurten BKLko jokalariek, eta jantzi dotoreak soinean zituztela egin dute aurkezpena ere. Jokalari eta talde bakoitzari argazkia aterata, taldeko argazkia egin dute amaieran, eta ekitaldia bukatzeko mokadutxoa ere jan dute jokalari, teknikari, entrenatzaile, guraso eta jarraitzaile guztiek.
Guztira 10 talde aurkeztu dituzte goizean, kategoria bakoitzetik mutilen talde bat eta nesken talde bat, haurretatik seniorretara. Denboraldia ia hastear dute gazteenek, eta seniorrek ia bigarren partida jokatu dute gaur, larunbata, Urretxun. Neskek datorren astean ekingo diote denboraldiari.
Saskibaloi eskola, martxan
Taldeak osatzeko oinarria sortu berria duten saskibaloi eskolan du BKL taldeak. Iaz jarri zuten martxan, eta 2.000. urtean jaiotako 80 gaztetxo aritu ziren. Haietatik, nesken eta mutilen talde bana sortu da. Aurten ere saskibaloi eskola martxan jartzeko asmoa dutela jakinarazi dute zuzendaritzatik, eta aurki irekiko dute izen emateko epea. Eskolaren helburua gazteei saskibaloiaren sekretuak erakustea da, futbolaz gain beste kirol batzuk ere ezagutu ditzaten.
Saskibaloia sustatzeko hainbat ekimen egiteko asmoa ere badu zuzendaritzak. Hasteko, partidetan zozketak egiten hasi dira, eta musika ere jartzen dute partidak girotzeko. Ikusleak dira BKLren arnasa partidetan eta horiek erakartzeko elkarteko bazkide egiteko aukera ere jarriko dute aurten. Momentuz, jokalari guztien gurasoak bazkide egin dituzte eta txartel bana banatu diete. Txartel horrekin hainbat abantaila izango dituzte gainera Sasoian dendan.