Trenasako langileek protesta egin dute CAFen sarreran
Trenasa enpresako langileek elkarretaratzea egin dute CAFen kanpoaldean, Beasaingo lantegiaren sarrera nagusiaren parean. Trenasa CAF enpresaren filiala da, eta langile batzordetik jakinarazi dutenez, euren lana “%100ean CAFen menpe dago”. Trenasako zuzendaritzak 58 familiari eragiten dion Enplegua Berregituratzeko Plana jarri zuen martxan martxoan, irailera arte iraungo zuena. Orain, ordea, luzatu egingo du plana, eta hori salateko neurri gehiago hartu behar izan dituztela azaldu dute: “Gure lana %100ean CAFen esku dago, eta gure zuzendaritzak ezer egiten ez duela ikusita erabaki dugu Beasaina etortzea”. Langile batzordeak bost puntuko proposamena aurkeztu dio Trenasako zuzendaritzari Enplegua Berregituratzeko Plana geldi dezan. Astean 35 orduko lanaldira hurbilduko den murrizketa proposatzen dute langileek, eta CAFek egiten dituen kofre guztiak Trenasan egin ditzala exigitzea eskatzen dio zuzendaritzari. Trenasako langileak CAFeko beste sekzio batzuetan berrantolatzeko aukera azter dezan ere eskatzen du langile batzordeak, eta 2013ko martxora arte baja inzentibatu boluntarioak onartu ditzala.
Trenasa enpresako langileek elkarretaratzea egin dute CAFen kanpoaldean, Beasaingo lantegiaren sarrera nagusiaren parean. Trenasa CAF enpresaren filiala da, eta langile batzordetik jakinarazi dutenez, euren lana “%100ean CAFen menpe dago”. Trenasako zuzendaritzak 58 familiari eragiten dion Enplegua Berregituratzeko Plana jarri zuen martxan martxoan, irailera arte iraungo zuena. Orain, ordea, luzatu egingo du plana, eta hori salateko neurri gehiago hartu behar izan dituztela azaldu dute: “Gure lana %100ean CAFen esku dago, eta gure zuzendaritzak ezer egiten ez duela ikusita erabaki dugu Beasaina etortzea”.
Langile batzordeak bost puntuko proposamena aurkeztu dio Trenasako zuzendaritzari Enplegua Berregituratzeko Plana geldi dezan. Astean 35 orduko lanaldira hurbilduko den murrizketa proposatzen dute langileek, eta CAFek egiten dituen kofre guztiak Trenasan egin ditzala exigitzea eskatzen dio zuzendaritzari. Trenasako langileak CAFeko beste sekzio batzuetan berrantolatzeko aukera azter dezan ere eskatzen du langile batzordeak, eta 2013ko martxora arte baja inzentibatu boluntarioak onartu ditzala.