Altzagako festak, iruditan
Altzagan asteburuan ospatu zituzten San Migel jaiak. Denetariko ekitaldiak izan zituzten, beti ere giro herrikoia eta altzagarren parte-hartzea zutenak. Ostiralean, patata-tortilla lehiaketan jende puska bat bildu zen. Zortzi bikote aritu ziren sukaldean, eta Idoia eta Ibon suertatu ziren garaile. Bigarren, iazko irabazle Arantxa eta bere taldea izan zen. Herriko frontenis lehiaketaren azkenak ere arreta erakarri zuen. “Frontoian jende ugari eta tentsioa nabarmen, kinieletan jokatutako euroa bitarteko”, diote, umoreko, Altzagatik. Mitxel eta Iker bikoteak irabazi zuen txapelketa. Kiniela, berriz, Joseba, Eneritz eta Begoñarentzat izan zen. Larunbatean haurrentzat jolasak, Basajaun taldearen bi dantzaldi —arratsaldean eta gauean—, eta herriko toka txapelketa egin zituzten. Tokan Ikerrek irabazi zuen. Altzagako jaietako argazkiak (Argazkilaria: Ibon Zarrabeitia)
Altzagan asteburuan ospatu zituzten San Migel jaiak. Denetariko ekitaldiak izan zituzten, beti ere giro herrikoia eta altzagarren parte-hartzea zutenak. Ostiralean, patata-tortilla lehiaketan jende puska bat bildu zen. Zortzi bikote aritu ziren sukaldean, eta Idoia eta Ibon suertatu ziren garaile. Bigarren, iazko irabazle Arantxa eta bere taldea izan zen.

Altzagarrak, patata-tortilla lehiaketaren ondoren. /Ibon Zarrabeitia
Herriko frontenis lehiaketaren azkenak ere arreta erakarri zuen. “Frontoian jende ugari eta tentsioa nabarmen, kinieletan jokatutako euroa bitarteko”, diote, umoreko, Altzagatik. Mitxel eta Iker bikoteak irabazi zuen txapelketa. Kiniela, berriz, Joseba, Eneritz eta Begoñarentzat izan zen.
Larunbatean haurrentzat jolasak, Basajaun taldearen bi dantzaldi —arratsaldean eta gauean—, eta herriko toka txapelketa egin zituzten. Tokan Ikerrek irabazi zuen.
Altzagako jaietako argazkiak (Argazkilaria: Ibon Zarrabeitia)













