Antzerki denboraldiari ekingo diote berriro udako etenaren ostean; emanaldia 22:30ean izango da Zelai Ariztin
Hilabete osoan zehar luzatuko den ekintza sorta antolatu dute Santa Barbara jatetxe aterpetxeko inguruetan
Igande honetan Aretxabaletako abesbatzak kontzertua eskainiko du San Migel parrokian 12:00etan. Errepertorio berezia egingo dute eta bukaeran, Idiazabalgo Bittoriano Telleriak, konposatutako Gora Gurutzetako Ama abestia entzun ahal izango da. Angel Bar...
Beasaingo BioQuiros zentroak antolatuta, Ayurveda filosofiari eta Abhyanga masaje motari buruzko saioa egingo dute larunbatean. Lola Sierra adituak gidatuko du saioa eta norbere osasuna hobetzeko hainbat aholku ere emango ditu. Saioa 11:00etan hasiko...
XIX. Osinalde bola txapelketa egingo dute larunbat honetan Gabirian. Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara izango da izen ematea eta sari ugari banatuko dira parte hartzaileen artean.
Ormaiztegin lehen aldiz Euskal Western jaialdia egingo da larunbat honetan. Euskal Western Elkarteko hainbat kidek parte hartuko dute Team eta Cattle Penning probetan. Antonene zelaian egingo dituzte zaldi eta behiekin proba hauek arratsaldeko 17:00eta...
Mikologia asteburua antolatuko dute Legazpin urriaren 13an eta 14an. Orain dela hamarkada bat pasatxo utzi zitzaion ekimen hau egiteari herrian. Orain, gazte perretxiko zale batzuk elkartu, eta ordukoa berreskuratzea erabaki dute. Aspalditik ideia bur...
Larunbatean jokatu zen Pontzio Memoriala txirrindulari igoeraren bideoa zaldibia.org webgunean jarri dute. Euripean egin zuten Zaldibiatik Larraitzera arteko bidea. Lehenik herrigunean lauan kilometro batzuk osatu, eta aldapari ekin zioten. Aurreneko erasoak herrian bertan izan ziren, bi lagunen partetik. Sei laguneko taldetxoak, ordea, erregular segi zuen atzetik, iheslariak harrapatu arte. Joseba Zubeldia izan zen indartsuena azkeneko 200 metroetan.
Bi saio egingo dituzte D’Elikatuz zentroan, eta bigarrena urriaren 20an izango da. 16:00etan hasiko dira bi larunbatetan, eta bertan, “beste kultura eta pertsona batzuk ezagutzeko aukera” izango dute parte hartzaileek. Haurtzaindegi ...
Festek asteburu osoa iraungo dute; orain 7 urte berreskuratu zituzten Zumarragako auzoko bizilagunek
Zaldibiako Santa Fe festak ostiralean hasiko dira. Herriko jaki ikurretakoa den mondeju zuriari keinu eginez, hasi ere. 18:30ean, kalejira egingo dute, osagaiak biltzeko desfilea irudikatuz. Ondoren, 20:00etan, mondeju dastaketa izango da, plazan. Zaindariaren eguna larunbatean da, urriak 6. Mozorrotuen festa ere arratsalde horretatik aurrera izango da. Igande eguerdia bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute, eta jai arratsean umeentzako jaialdia izango da. Astelehena ere haurrentzat eta jubilatuentzat ekitaldiekin osatu dute. Bi asteburutan zatikatuko dituzte festak. Oraingoan saio luzeena jo ondoren, urriaren 13an, hurrengo larunbata, kuadrillen eguna ospatuko dute. Udalak aholku bat zabaldu du herrian, komertzioetan oharra zintzilikatuz. Mondejua egosi ondoren, lapikoan geratzen den koipea harraskatik behera ez botatzeko eskatu du, hodiak itxi eta ura kutsatzen duelako. Olioa bereiz jasotzeko birziklapen ontzietara bota litekeela argitu du. Festetan, gauzaintza funtzioa izango da aurten berritasun bat. Joan direneko bi urteetako txikizioak berriz gerta ez daitezen, herritar boluntarioek osatutako taldeek zainduko dituzte Olaldeko parke botanikoa, haur eskola ingurua, eskola eta futbito jokalekua. Ostiral eta larunbat gauetan, 20:00etatik 06:00etara itxita egongo dira eremu horiek, eta ezingo da inor sartu. Asteburuan herrigunea zirkulazioarentzat ere itxita egongo da, ordutegi jakin batzuetan. Itoitz mediku-etxetik eskolako zubira bitartean ezingo da kotxerik sartu, ostiraleko 18:00etatik larunbateko 08:00etara, eta larunbatean 14:00etatik astelehen goizera. [...]
Hamabi bikotek parte hartuko dute Segurako Baratze pilotalekuan egingo den Euskal Herriko Dantza Txapelketan. Dantzariek fandango eta arin-arin bana dantzatu beharko dituzte 18:00etatik aurrera eta atsedenaldian Kukai dantza taldearen ikuskizunaz gozat...
Espainiako Gobernuak onartutako BEZaren igoerak eragina izango du Antzizar Kiroldegiko erabiltzaileen artean. Zerga hori %8koa izatetik %21ekoa izatera pasa da, eta kiroldegiko kuotetan ere igoera hori aplikatu dute. Horren aurrean, udalak eta kirold...
Igartubeiti Baserri Museoak kontzertua antolatu du Igartubeiti Baserriko dolarean, urriaren 6ean, larunbatean arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zumarragako Antioko Musikaldiaren programaren barruan. Zumarragako parrokiatik autobusa egongo da joan nahi dutenentzat 17:30ean. Juan Manuel Rubio, Emilio Villalba eta Elena Escartin hirukoteak osatzen duten Finis Mundi taldeak eskainiko du kontzertu hau eta honako abestiak interpretatuko dituzte: Cantemir I, (anón otomano) Danza II, (manuscrit royal, XIV. mendea) Lamento di Tristano, (Italia, XIV. mendea) Estampida VII, (manuscrit royal, XIV. mendea) Estampida V, (manuscrit royal, XIV. mendea) Chominciamento di gioia, (Italia, XIV. mendea) In Pro, (Italia, XIV. mendea) Danza Inglesa, (XIII. mendea) Estampida Isabella, (XIV. mendea)
Lazkaoko LAPKE pilota elkarteak antolatutako San Migel txapelketa larunbatean bukatu zen, finalekin. Herrian festa-egun handia ospatzen ari zela, plazako pilotalekuan lau partida jokatu zituzten haurrek, adinka bereizita. Ikusleen arreta erakarri zuten, joko maila jasoarekin eta partida ikusgarriekin. Gazteenetik zaharrenera, emaitza hauexek utzi ditu esku-pilota txapelketak. Unax Navarro-Jairo Carrascok 12, Beñat Zubizarreta-Manes Oses-Ioritz Mujikak 16 (2005-2004 urteetakoak). Elene Atin-Aitzol Lasak 15, Iñaki Berasategi-Oier Larrañagak 16 (2003-02-01). Ander Ruizek 12, Arkaitz Baztarrikak 16 (2000-1999). Aitor Azkonobietak 13, Beñat Garmendiak 16 (1998-97-96).
Juan Karlos Diez Soto ormaiztegiarrak munduko Guinnes errekorra lortu du hirugarrenez, intxaurrak ipurdiarekin hausten. Biharko papereko edizioan Sotori egindako elkarrizketa etorriko da. Hona hemen Sotoren Guinnes esperientziaren inguruko argazki batzuk.
Altzagan asteburuan ospatu zituzten San Migel jaiak. Denetariko ekitaldiak izan zituzten, beti ere giro herrikoia eta altzagarren parte-hartzea zutenak. Ostiralean, patata-tortilla lehiaketan jende puska bat bildu zen. Zortzi bikote aritu ziren sukaldean, eta Idoia eta Ibon suertatu ziren garaile. Bigarren, iazko irabazle Arantxa eta bere taldea izan zen. Herriko frontenis lehiaketaren azkenak ere arreta erakarri zuen. “Frontoian jende ugari eta tentsioa nabarmen, kinieletan jokatutako euroa bitarteko”, diote, umoreko, Altzagatik. Mitxel eta Iker bikoteak irabazi zuen txapelketa. Kiniela, berriz, Joseba, Eneritz eta Begoñarentzat izan zen. Larunbatean haurrentzat jolasak, Basajaun taldearen bi dantzaldi —arratsaldean eta gauean—, eta herriko toka txapelketa egin zituzten. Tokan Ikerrek irabazi zuen. Altzagako jaietako argazkiak (Argazkilaria: Ibon Zarrabeitia)