Ayurvedaren eta masajeen inguruan hitz egingo dute
Beasaingo BioQuiros zentroak antolatuta, Ayurveda filosofiari eta Abhyanga masaje motari buruzko saioa egingo dute larunbatean. Lola Sierra adituak gidatuko du saioa eta norbere osasuna hobetzeko hainbat aholku ere emango ditu. Saioa 11:00etan hasiko...
Beasaingo BioQuiros zentroak antolatuta, Ayurveda filosofiari eta Abhyanga masaje motari buruzko saioa egingo dute larunbatean. Lola Sierra adituak gidatuko du saioa eta norbere osasuna hobetzeko hainbat aholku ere emango ditu. Saioa 11:00etan hasiko da; debaldekoa da eta nahi duena joan daiteke, aurrez asistentzia baieztatzen badu, 943 02 76 61 zenbakira deituta.













