Larunbatean ospatuko dute Ordizia Kolore ekimeneko lehen saioa
Bi saio egingo dituzte D’Elikatuz zentroan, eta bigarrena urriaren 20an izango da. 16:00etan hasiko dira bi larunbatetan, eta bertan, “beste kultura eta pertsona batzuk ezagutzeko aukera” izango dute parte hartzaileek. Haurtzaindegi ...
Bi saio egingo dituzte D’Elikatuz zentroan, eta bigarrena urriaren 20an izango da. 16:00etan hasiko dira bi larunbatetan, eta bertan, “beste kultura eta pertsona batzuk ezagutzeko aukera” izango dute parte hartzaileek. Haurtzaindegi zerbitzua ere jarriko dute. Saioak irekiak dira eta nahi duen orok har dezake horietan parte. Ordiziarren bilgunea dinamizatzeko balioko dute saio hauek.













