Ostiralean Ordizian egin behar zuten Kantu Afaria bertan behera utzi dute
Hitzaro euskara elkartetik jakitera eman dutenez, ostiralerako antolatuta duten Kantu Afaria bertan behera geratu da. Afaria ez egin arren, Kantu Jira egingo bai dute, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen laguntzaz. 20:00etan hasiko da hau Plaza Nagu...
Hitzaro euskara elkartetik jakitera eman dutenez, ostiralerako antolatuta duten Kantu Afaria bertan behera geratu da. Afaria ez egin arren, Kantu Jira egingo bai dute, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen laguntzaz. 20:00etan hasiko da hau Plaza Nagusian. Ordizia Kantuz egitasmoari amaiera emango dio ekitaldi honek.













