Pilotari harrobia, festaren gozagarri
Lazkaoko LAPKE pilota elkarteak antolatutako San Migel txapelketa larunbatean bukatu zen, finalekin. Herrian festa-egun handia ospatzen ari zela, plazako pilotalekuan lau partida jokatu zituzten haurrek, adinka bereizita. Ikusleen arreta erakarri zuten, joko maila jasoarekin eta partida ikusgarriekin. Gazteenetik zaharrenera, emaitza hauexek utzi ditu esku-pilota txapelketak. Unax Navarro-Jairo Carrascok 12, Beñat Zubizarreta-Manes Oses-Ioritz Mujikak 16 (2005-2004 urteetakoak). Elene Atin-Aitzol Lasak 15, Iñaki Berasategi-Oier Larrañagak 16 (2003-02-01). Ander Ruizek 12, Arkaitz Baztarrikak 16 (2000-1999). Aitor Azkonobietak 13, Beñat Garmendiak 16 (1998-97-96).
Lazkaoko LAPKE pilota elkarteak antolatutako San Migel txapelketa larunbatean bukatu zen, finalekin. Herrian festa-egun handia ospatzen ari zela, plazako pilotalekuan lau partida jokatu zituzten haurrek, adinka bereizita. Ikusleen arreta erakarri zuten, joko maila jasoarekin eta partida ikusgarriekin.
Gazteenetik zaharrenera, emaitza hauexek utzi ditu esku-pilota txapelketak.
- Unax Navarro-Jairo Carrascok 12, Beñat Zubizarreta-Manes Oses-Ioritz Mujikak 16 (2005-2004 urteetakoak).
- Elene Atin-Aitzol Lasak 15, Iñaki Berasategi-Oier Larrañagak 16 (2003-02-01).
- Ander Ruizek 12, Arkaitz Baztarrikak 16 (2000-1999).
- Aitor Azkonobietak 13, Beñat Garmendiak 16 (1998-97-96).

San Migel pilota txapelketako finalistak, larunbatean Lazkaon. /LAPKE













