Zaldibian jaiak eta mondeju zuriak prest
Zaldibiako Santa Fe festak ostiralean hasiko dira. Herriko jaki ikurretakoa den mondeju zuriari keinu eginez, hasi ere. 18:30ean, kalejira egingo dute, osagaiak biltzeko desfilea irudikatuz. Ondoren, 20:00etan, mondeju dastaketa izango da, plazan. Zaindariaren eguna larunbatean da, urriak 6. Mozorrotuen festa ere arratsalde horretatik aurrera izango da. Igande eguerdia bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute, eta jai arratsean umeentzako jaialdia izango da. Astelehena ere haurrentzat eta jubilatuentzat ekitaldiekin osatu dute. Bi asteburutan zatikatuko dituzte festak. Oraingoan saio luzeena jo ondoren, urriaren 13an, hurrengo larunbata, kuadrillen eguna ospatuko dute. Udalak aholku bat zabaldu du herrian, komertzioetan oharra zintzilikatuz. Mondejua egosi ondoren, lapikoan geratzen den koipea harraskatik behera ez botatzeko eskatu du, hodiak itxi eta ura kutsatzen duelako. Olioa bereiz jasotzeko birziklapen ontzietara bota litekeela argitu du. Festetan, gauzaintza funtzioa izango da aurten berritasun bat. Joan direneko bi urteetako txikizioak berriz gerta ez daitezen, herritar boluntarioek osatutako taldeek zainduko dituzte Olaldeko parke botanikoa, haur eskola ingurua, eskola eta futbito jokalekua. Ostiral eta larunbat gauetan, 20:00etatik 06:00etara itxita egongo dira eremu horiek, eta ezingo da inor sartu. Asteburuan herrigunea zirkulazioarentzat ere itxita egongo da, ordutegi jakin batzuetan. Itoitz mediku-etxetik eskolako zubira bitartean ezingo da kotxerik sartu, ostiraleko 18:00etatik larunbateko 08:00etara, eta larunbatean 14:00etatik astelehen goizera. [...]
Zaldibiako Santa Fe festak ostiralean hasiko dira. Herriko jaki ikurretakoa den mondeju zuriari keinu eginez, hasi ere. 18:30ean, kalejira egingo dute, osagaiak biltzeko desfilea irudikatuz. Ondoren, 20:00etan, mondeju dastaketa izango da, plazan. Zaindariaren eguna larunbatean da, urriak 6. Mozorrotuen festa ere arratsalde horretatik aurrera izango da. Igande eguerdia bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute, eta jai arratsean umeentzako jaialdia izango da. Astelehena ere haurrentzat eta jubilatuentzat ekitaldiekin osatu dute.
Bi asteburutan zatikatuko dituzte festak. Oraingoan saio luzeena jo ondoren, urriaren 13an, hurrengo larunbata, kuadrillen eguna ospatuko dute.

Musika kioskoa eta txosna bat eliza ondoko pilotalekuan kokatu dituzte, gaur. Elizako teilatua berritzeko obren eremua libratu dute horretarako./Mikel Luloaga
Udalak aholku bat zabaldu du herrian, komertzioetan oharra zintzilikatuz. Mondejua egosi ondoren, lapikoan geratzen den koipea harraskatik behera ez botatzeko eskatu du, hodiak itxi eta ura kutsatzen duelako. Olioa bereiz jasotzeko birziklapen ontzietara bota litekeela argitu du.
Festetan, gauzaintza funtzioa izango da aurten berritasun bat. Joan direneko bi urteetako txikizioak berriz gerta ez daitezen, herritar boluntarioek osatutako taldeek zainduko dituzte Olaldeko parke botanikoa, haur eskola ingurua, eskola eta futbito jokalekua. Ostiral eta larunbat gauetan, 20:00etatik 06:00etara itxita egongo dira eremu horiek, eta ezingo da inor sartu.
Asteburuan herrigunea zirkulazioarentzat ere itxita egongo da, ordutegi jakin batzuetan. Itoitz mediku-etxetik eskolako zubira bitartean ezingo da kotxerik sartu, ostiraleko 18:00etatik larunbateko 08:00etara, eta larunbatean 14:00etatik astelehen goizera.
Garraio publikoa indartze aldera, autobus geralekua Santa Fe kaleko 45 zenbakira aldatuko dute (Mariaundi etxearen parean). Bestetik, udalak Goierriko taxistak “gonbidatu” ditu, festetako gauetan zerbitzua eman dezaten Zaldibian. Bilore lantegiaren parean egongo dira taxiak.
EGITARAUA
OSTIRALA, urriak 5
- 18:30. Desfilea, Olaldetik.
- 19:00. Festa eta aldarrikapena. Iztuetako dantzariak, danborrariak, txistulairiak, Gauerdi txaranga. Kalejira.
- 20:00. Mondeju dastaketa.
- 23:00. Dantzaldia: Kupela.
LARUNBATA, urriak 6, Santa Fe eguna
- 11:00. Meza.
- 12:00. Iztueta dantza taldea.
- 18:00. Esku pilota jaialdia. 1. Nazabal-Elustondo / Larrea-Oria. 2. Mendizabal-Mikel Goñi / Beloki II.a-Galartza VI.a.
- 20:00. Kale animazioa, Dinbi Banda batukadarekin.
- 23:00. Dantzaldia: Garraxi.
- Arratsalde-gauean. Mozorrotuen festa.
IGANDEA , urriak 7
- 11:00. Meza.
- 11:45. Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak.
- 12:00. Herriko trikitilariak.
- 18:00. Haurren jaialdia eta mozorro festa. Takolo, Kuki eta Koxmo pailazoak, dantzaldia…
- Ondoren. Erromeria: herriko trikitilariak eta Iztueta taldea.
ASTELEHENA, urriak 8
- 11:00. Zezenak eta pottokak.
- 12:00. Hamaiketakoa, jubilatuentzat.
- Ondoren. Zaldibiako trikiti eskolako ikasleen kalejira.
- 16:00. Haurrentzat antzara jolasa, Kulki taldearekin.
- 18:00. Zaldibiako pilota eskolako haurren partidak.
URRIAK 13, larunbata. Kuadrillen eguna.
- 10:30. Haurrentzako jolasak, plazan.
- 12:00. Herri kirol desafioa.
- 13:00. Kuadrillen kalejira, Burrunbazale txarangarekin.
- 14:30. Bazkaria, plazan. (Txartelak tabernetan salgai, urriaren 10era arte).
- Bazkalondoan: kuadrillen arteko jokoak.
- 23:30. Dantzaldia, Tximeleta taldearekin.













