Adinekoen oporraldi programari buruz informazio emango dute Jubilatuenean
IMSERSOko oporraldi programan izena emateko epea hilaren 9a arte dago zabalik, eta horren inguruan informazioa emateko Ordiziako Jubilatuen egoitzara joan daitezke interesa duten goierritarrek. Astelehenean, hilak 8, lehenengo aldiz programan izena ema...
IMSERSOko oporraldi programan izena emateko epea hilaren 9a arte dago zabalik, eta horren inguruan informazioa emateko Ordiziako Jubilatuen egoitzara joan daitezke interesa duten goierritarrek. Astelehenean, hilak 8, lehenengo aldiz programan izena ematen duten pertsonentzat eta eskaera beren kabuz egin ezin dutenentzat informazio saioa egingo dute, 10:30etik 12:30ak arte, Jubilatueneko Zibergelan.
Aurreko urteetan programan parte hartu dutenei eskutitz bidez helarazio diete etxera informazioa. Eskaera guztiak, hala ere, telematikoki egitea gomendatzen dute. Programari buruzko informazio gehiago erakundearen webgunean eskura daiteke.












