Arku tiraketa ikastaroa antolatu du Igartza klubak, hiru saiotan
Igartza arku tiraketa taldeak doako ikastaroa antolatu du datozen asteetarako. Saioak, larunbat goizetan izango dira; urriaren 20 eta 27an eta azaroaren 3an. Ikastarorako beharrezko materiala ere, Igartza klubak berak jarriko du. Gazte zein helduek parte hartu ahal izango dute, eta ez da ezer ordaindu beharrik izango; helburua, «goierritarrek kirol hau ezagutzea» baita. Bide horretan, hainbat saio egin dituzte dagoeneko; aurten, esaterako, erakustaldi bana egin dute Beasainen eta Ormaiztegin. Parte-hartzea irekia eta doakoa da, baina ikastaroa egin nahi dutenek, klubarekin harremanetan jarri behar dute. Horretarako, igartza.arco@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar da.
Igartza arku tiraketa taldeak doako ikastaroa antolatu du datozen asteetarako. Saioak, larunbat goizetan izango dira; urriaren 20 eta 27an eta azaroaren 3an. Ikastarorako beharrezko materiala ere, Igartza klubak berak jarriko du. Gazte zein helduek parte hartu ahal izango dute, eta ez da ezer ordaindu beharrik izango; helburua, «goierritarrek kirol hau ezagutzea» baita. Bide horretan, hainbat saio egin dituzte dagoeneko; aurten, esaterako, erakustaldi bana egin dute Beasainen eta Ormaiztegin.
Parte-hartzea irekia eta doakoa da, baina ikastaroa egin nahi dutenek, klubarekin harremanetan jarri behar dute. Horretarako, igartza.arco@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar da.














