Estanda Ordiziak Majorin ekingo dio bihar denboraldiari
Emakumezkoen areto futboleko Espainiako Zilarrezko Liga bihar hasiko da. Lau multzotan banatutako liga da, eta 1. multzoan, Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea dago. Iaz bigarren bukatu zuen liga erregularra, eta igoera fasea jokatzeko atarian geratu zen. Ordiziako taldeak bihar ekingo dio denboraldiari Majorin. Kantabriako Flaviobriga taldea hartuko du 18:15ean. Iñaki Herasek eta Emilio Ortizek zuzendutako taldeak bi baja aipagarri ditu biharkoari begira: Leti Diaz eta Oihana Balerdi. Bi jokalari horiek min hartuta daude. Taldea utzi dutenen artean, berriz, Izaskun Sarasola eta Joana Diez daude. Lehenak lan kontuengatik utzi behar izan du areto futbola, eta bigarrenak ikasketengatik. Fitxaketa bat ere egin du aurten taldeak; maila bat beherago dagoen Orixe Tolosa taldetik etorritako Ane Izagirre Arruabarrena Ordizian ariko da denboraldi honetan. Aurtengo helburua denboraldi ona egitea dela nabarmendu du Emilio Ortizek, nahiz eta iazkoa errepikatzea zaila izango dela jakin. “Ondo ari gara lanean, eta uste dut lan horren fruituak jasoko ditugula denboraldiaren bukaeran”. Zaleei Majorira hurbiltzeko deia ere egin die Ortizek.
Emakumezkoen areto futboleko Espainiako Zilarrezko Liga bihar hasiko da. Lau multzotan banatutako liga da, eta 1. multzoan, Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea dago. Iaz bigarren bukatu zuen liga erregularra, eta igoera fasea jokatzeko atarian geratu zen. Ordiziako taldeak bihar ekingo dio denboraldiari Majorin. Kantabriako Flaviobriga taldea hartuko du 18:15ean.
Iñaki Herasek eta Emilio Ortizek zuzendutako taldeak bi baja aipagarri ditu biharkoari begira: Leti Diaz eta Oihana Balerdi. Bi jokalari horiek min hartuta daude. Taldea utzi dutenen artean, berriz, Izaskun Sarasola eta Joana Diez daude. Lehenak lan kontuengatik utzi behar izan du areto futbola, eta bigarrenak ikasketengatik. Fitxaketa bat ere egin du aurten taldeak; maila bat beherago dagoen Orixe Tolosa taldetik etorritako Ane Izagirre Arruabarrena Ordizian ariko da denboraldi honetan.
Aurtengo helburua denboraldi ona egitea dela nabarmendu du Emilio Ortizek, nahiz eta iazkoa errepikatzea zaila izango dela jakin. “Ondo ari gara lanean, eta uste dut lan horren fruituak jasoko ditugula denboraldiaren bukaeran”. Zaleei Majorira hurbiltzeko deia ere egin die Ortizek.














