Euskal Western jaialdia egingo dute larunbatean lehen aldiz Ormaiztegin
Euskal Western elkarteak antolatuta, Western jaialdia egingo dute bihar Ormaiztegin. Hala, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Antonene zelaian zaldi, zaldun eta behi asko lanean iksuteko aukera izango da. Horrelako jaialdi bat egiteko ideia Ormaiztegiko Igor Baronek ekarri zuen. Bera Euskal Western Elkarteko kidea da, eta udaletxekoei ideia proposatu zienean, hauek «ideia ona zela eta onartu zutela» azaldu du Baronek. Izan ere, Igor Egurrola Euskal Western Elkarteko lehendakariak azaldu duenez, «jende asko erakartzen dute halako jaialdiek, hemen berriak direlako; gainera, oso merke irteten da halako zerbait antolatzea», zehaztu du. Baronen aitak garbituko du zelaia larunbaterako, eta bertan egingo dituzte Team eta Cattle Penning erakustaldiak. Artzain txakurren antzera Team eta Cattle Penning modalitateetan egiten diren westernak «artzain txakurrek egiten duten lanaren antzekoak dira, baina ardiak egon ordez behiak daude, eta txakurrak egon ordez zaldi eta zaldunak daude», azaldu dute. «Westernetan, herri kiroletan bezala, eguneroko lanak dira egiten direnak: arrantxotik behiak mugitu behar direnean ere hauxe bera egingo zuten, eta egiten jarraituko dute egun ere». Zaldien bidez, behiak leku batetik bestera gidatu behar dituzte zaldunek, eta beste eremu batean sartu. «Horrela esanda nahiko erraza badirudi ere, zailtsasuna ondorengoan datza: Behiek zenbakiak izaten dituzte, eta zazpi behiko multzotik behi horietako jakin bat bakarrik eraman behar da [...]

Aste honetan Antonene zelaian eman duten prentsaurrekora zaldi eta guzti etorri dira antolatzaileak.
Horrelako jaialdi bat egiteko ideia Ormaiztegiko Igor Baronek ekarri zuen. Bera Euskal Western Elkarteko kidea da, eta udaletxekoei ideia proposatu zienean, hauek «ideia ona zela eta onartu zutela» azaldu du Baronek.
Izan ere, Igor Egurrola Euskal Western Elkarteko lehendakariak azaldu duenez, «jende asko erakartzen dute halako jaialdiek, hemen berriak direlako; gainera, oso merke irteten da halako zerbait antolatzea», zehaztu du.
Baronen aitak garbituko du zelaia larunbaterako, eta bertan egingo dituzte Team eta Cattle Penning erakustaldiak.
Artzain txakurren antzera
Team eta Cattle Penning modalitateetan egiten diren westernak «artzain txakurrek egiten duten lanaren antzekoak dira, baina ardiak egon ordez behiak daude, eta txakurrak egon ordez zaldi eta zaldunak daude», azaldu dute. «Westernetan, herri kiroletan bezala, eguneroko lanak dira egiten direnak: arrantxotik behiak mugitu behar direnean ere hauxe bera egingo zuten, eta egiten jarraituko dute egun ere».
Zaldien bidez, behiak leku batetik bestera gidatu behar dituzte zaldunek, eta beste eremu batean sartu. «Horrela esanda nahiko erraza badirudi ere, zailtsasuna ondorengoan datza: Behiek zenbakiak izaten dituzte, eta zazpi behiko multzotik behi horietako jakin bat bakarrik eraman behar da beste aldera, gainerakoak eraman gabe, eta dena denbora tarte jakinean».
Ormaiztegin Team edo taldekako modalitatean binaka egingo dute: bi zaldik eta bi zaldunek beste bi behi eraman beharko dituzte beste aldera, nahiz eta txapelketetan ariketa hau hirunaka egiten den. Cattle modalitatean, berriz, zaldun eta zaldi batek behi bat eraman beharko dute. «Jendearen gustukoa izatea» espero dute.













