
Goierriko Hitza egunkariaren lehen alea publikatu zenetik, zortzi urte betetzen dira gaur. 2004ko urriaren 5ean iritsi zen eskualdeko izaera duen euskarazko lehen egunkaria, eta ordutik, milaka izan dira goierritarren eskura jarri dituen albisteak, kronikak, elkarrizketak, erreportajeak…
Urteurrena ospatzeko,
lehiaketa berezia ere ari dira egiten egunotan, harpide eta irakurle guztiei euren fideltasuna eskertzeko. Izan ere, harpidedunak eta irakurleak dira milaka albiste horien oinarria eta hazia, paperean eta interneten ernetzen direnak. Fruitu ugari jaso ditu Goierriko Hitzak zortzi urte hauetan eta lantaldeak eskerrak eman nahi dizkie urte hauetan Hitzarekin bidea egin duzuen, langile, banatzaile, bezero, irakurle eta harpidedun guztiei.