VRACen aurkako partidari min hartutako jokalari askorekin egingo dio aurre Ampo Ordiziak
Ampo ordiziak VRAC Quesos Entrepinares taldearen kontra jokatuko du asteburuan, Valladoliden. Iazko denboraldian izan zuen aurkari gogorrena da VRAC. Igandean 12:30ean jokatuko dute pepe Rojo zelaian. Ordiziarrek min hartutako jokalari ugari dituzte eta oraindik ere ez da ziurra Phil Huxfordek jokatu ahal izango duenik. Min hartutakoei Eñaut Azaldegi batu zaie orain, ukondoa atera baitzaio. Iñaki Suso, Xabi Lerma eta Joanes Aierbe ere ez dira partidan izango. Azken honek belaunean min hartu zuen pasa den asteko partidan. bi edo hiru astez geldirik egon beharko du Aierbek. Denboraldi honetan min hartutako jokalariak: Aitzol Idiakez, Youssef Haddar, Eñaut Azaldegi, Patxi Muller, Joanes Aierbe, Xabi Lerma, Iñaki Luloaga eta Ander Argaiz “Hainbeste min hartutakorekin, pepe Rojora egiteko bisitara indarrez justu iritsiko da Ampo Ordizia, baina gauzak ondo egiteko ilusio handia dago”, esan du Axio Araña entrenatzaileak. Aste honetan zehar lan teknikoa, fisikoa eta psikologikoa egin dute ordiziarrek. pasa den asteko partida ere ikusi dute bideoz, akatsak konpondu asmoz. “HOri da gure erronka, aurreko partidako azken minutuak ahaztea eta zelaian hustutzea, guztia ematea” adierazi du entrenatzaileak. II. Rugby Tag Txapelketa Zapatu honetan, bestalde, II. Rugby tag txapelketa egingo du Ordizia Rugby elkarteak. idiazabalen eta lazkaon jokatuko dute txapelketa. Bi saio izango dira, bosgarren eta seigarren [...]
Ampo ordiziak VRAC Quesos Entrepinares taldearen kontra jokatuko du asteburuan, Valladoliden. Iazko denboraldian izan zuen aurkari gogorrena da VRAC. Igandean 12:30ean jokatuko dute pepe Rojo zelaian. Ordiziarrek min hartutako jokalari ugari dituzte eta oraindik ere ez da ziurra Phil Huxfordek jokatu ahal izango duenik. Min hartutakoei Eñaut Azaldegi batu zaie orain, ukondoa atera baitzaio. Iñaki Suso, Xabi Lerma eta Joanes Aierbe ere ez dira partidan izango. Azken honek belaunean min hartu zuen pasa den asteko partidan. bi edo hiru astez geldirik egon beharko du Aierbek.
Denboraldi honetan min hartutako jokalariak: Aitzol Idiakez, Youssef Haddar, Eñaut Azaldegi, Patxi Muller, Joanes Aierbe, Xabi Lerma, Iñaki Luloaga eta Ander Argaiz
“Hainbeste min hartutakorekin, pepe Rojora egiteko bisitara indarrez justu iritsiko da Ampo Ordizia, baina gauzak ondo egiteko ilusio handia dago”, esan du Axio Araña entrenatzaileak. Aste honetan zehar lan teknikoa, fisikoa eta psikologikoa egin dute ordiziarrek. pasa den asteko partida ere ikusi dute bideoz, akatsak konpondu asmoz. “HOri da gure erronka, aurreko partidako azken minutuak ahaztea eta zelaian hustutzea, guztia ematea” adierazi du entrenatzaileak.
II. Rugby Tag Txapelketa
Zapatu honetan, bestalde, II. Rugby tag txapelketa egingo du Ordizia Rugby elkarteak. idiazabalen eta lazkaon jokatuko dute txapelketa. Bi saio izango dira, bosgarren eta seigarren mailako mutiko eta neskatoentzako. Zapatuan eta hilaren 20an kanporaketak egingo dituzte eta finala urriaren 27an jokatuko dute, Ampo Ordiziaren eta Cetransa El Salvadorren arteko Kopako kanporaketaren deskantsuan.
Zapatu honetan, kanporaketez gain, errugbi jolasak ere egingo dituzte Altamiran 10:15etik aurrera. Hirugarren eta laugarren mailako gaztetxoentzako jolasak izango dira. Hilaren 20an ere errepikatuko dute jardunaldi hau.













