Artisten bi urtean behingo zita
Goierriko eta Euskal Herriko artisten lana ezagutarazi eta saritzeko asmoz sortutako Arte Plastikoen Goiart 2012-Ordizia Sariaren seigarren ediziorako deialdia egin du dagoeneko Ordiziako Udaleko Kultura sailak. Azaroaren 28tik abenduaren 11ra bitarte aurkeztu behar dira lanak Barrena kultur etxean, eta epaia Eguberrietan emango dute. Bildutako lanekin –edo lanen aukeraketa batekin– erakusketa bat jarriko dute Barrenan abenduaren 20tik datorren urteko urtarrilaren 4ra bitartean. Arte plastikoak sustatu eta zabaltzeko lehiaketa horretara Euskal Herrian jaiotako eta gutxienez bertan urtebetez bizi direla egiaztatzen duen edozein artistak parte hartu ahal izango du. Egile bakoitzak bi lan aurkez ditzake gehienera ere, eta lanen tamaina, teknika eta aurkezpen modua erabat librea izango da. Lanak muntatzeko jarraibide bereziren bat behar izanez gero, lanarekin batera bidali behar da. Goierriko lehenari ere saria Hiru sari nagusi banatuko dira. Lehen sariak 3.000 euro jaso ditu, bigarrenak 1.500 eta hirugarrenak 900. Epaimahaia, berriz, arte plastikoarekin zerikusia duten adituek osatuko dute. Hiru horiek ez dira izango, ordea, banatuko dituzten sari bakarrak, Goierriko artista baten lanari 600 euro emango baitizkiote. Goierriko beheko 18 herriren batean jaio eta bizi den artista izan behar da sari hori lortu ahal izateko. Ezkio-Itsaso, Legazpi, Zumarraga eta Urretxukoak ez dituzte goierritartzat hartuko antolatzaileek. Lana bidali eta itzultzeko garraio asegurua eta [...]
Arte plastikoak sustatu eta zabaltzeko lehiaketa horretara Euskal Herrian jaiotako eta gutxienez bertan urtebetez bizi direla egiaztatzen duen edozein artistak parte hartu ahal izango du. Egile bakoitzak bi lan aurkez ditzake gehienera ere, eta lanen tamaina, teknika eta aurkezpen modua erabat librea izango da. Lanak muntatzeko jarraibide bereziren bat behar izanez gero, lanarekin batera bidali behar da.
Goierriko lehenari ere saria
Hiru sari nagusi banatuko dira. Lehen sariak 3.000 euro jaso ditu, bigarrenak 1.500 eta hirugarrenak 900. Epaimahaia, berriz, arte plastikoarekin zerikusia duten adituek osatuko dute. Hiru horiek ez dira izango, ordea, banatuko dituzten sari bakarrak, Goierriko artista baten lanari 600 euro emango baitizkiote. Goierriko beheko 18 herriren batean jaio eta bizi den artista izan behar da sari hori lortu ahal izateko. Ezkio-Itsaso, Legazpi, Zumarraga eta Urretxukoak ez dituzte goierritartzat hartuko antolatzaileek.
Lana bidali eta itzultzeko garraio asegurua eta gastuak parte hartzaile bakoitzak ordaindu beharko ditu, eta aurkeztutako lanek izan ditzaketen kalte edo galerak ez dira antolatzaileen erantzukizuna izango. Lanak 2013ko urtarrilaren 14tik 31ra jaso behar dira, eta behin lanak jasotzeko epea igarotzen bada, egileak jabetza eskubideak galduko ditu, lan horiek Ordiziako Udalaren jabetzara pasatuz. Saritutako lanak ere Ordiziako Udalarenak izango dira. Oinarriei buruzko informazio gehiago udalaren webgunean (www.ordizia.org) edota 943 80 56 30 telefono zenbakira deituta lor daitezke.
Diziplina aniztasuna
Goierrin ez ezik, Euskal Herrian ere sona handia lortzen ari den lehiaketa da, eta horren erakusgarri dira aurreko edizioan aurkeztutako lanen kopurua eta haien egileen jatorria. Orain bi urte 84 artistak hartu zuten parte, 124 lanekin. Gehienak pintura lanak (71) eta eskulturak (37) izan ziren. Egileen jatorriari dagokionez, berriz, gehienak gipuzkorrak izan ziren, baina gainontzeko herrialdeetatik ere iritsi ziren, baita Ipar Euskal Herritik ere.
Orain bi urteko lehiaketa Miguel Angel Balliache donostiarrak irabazi zuen, La herencia-La Virgen eskulturarekin. Hirugarren saria, berriz, Alberto Letamendia ordiziarrak jaso zuen.