
Zizurkilen jokatuko da finala igandean; Urretxu, Aiztondo, Heldu-Orio eta Berrobi izango dira lehian


Legazpiko Ilinti merkatarien elkarteak datorren astelehenetik aurrera jarriko du martxan udazkeneko porra. Zozketa bidez aukeratu diren Cristina eta Laubideko Sologaistoa Kirolak dendetan hurrez betetako edukiontzi bana jarri dute. Bezeroek txartelak l...

Elikaduraren inguruko gogoeta egiteko Ordiziako azokan izan da goizean Iñaki Lazarobaster, EHNE sindikatuko kideak. EH Bildu koalizioak lehen sektorearen inguruan dituen proposamenez aritu da hizketan Lazarobaster, “gaur egun elikaduraren inguru...

Etzi izango da, eta antolatzaileek hirurehun parte hartzaile inguru espero dituzte

Ehunmiliak eta G2H mendi lasterketak antolatzen dituen batzordeak jakinarazi duenez, datorren urtean ere egingo dute ultratrail proba ezaguna. Data ere aurreratu dute dagoeneko; uztailaren 12, 13 eta 14an jokatuko da. Orain arte hiru urtez jarraian egi...

Lazkaoko Iztueta Behekoa esnetegiak erakusketa areto berria inauguratuko du, larunbatean. Irekiera ospatzeko, bisitarientzat ate irekien jardunaldia antolatu dute, 10:00etan eta 12:30ean. Ordu eta erdinako saio banatan, esne ekoizpena nola antolatuta d...

Goierriko odol emaileen festan —urriaren 21ean Legorretan da— diplomak Ataungo zein ordezkarik jasoko dituzten jakinarazi dute. Mari Isabel Auzmendi, Iñigo Goikoetxea, Fermin Jauregi eta Begoña Munduate izango dira sarituak.

Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko merkatariek antolatu dituzte lehiaketak, Uggasarekin elkarlanean

Urriaren 10etik 19ra bitartean Sagardo Astea ospatuko dute Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian. Hamaikagarren urtea da egingo dutena. Asteari hasiera emateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren XI. Sagardo Lehiaketako sariak banatuko dituzte. Asteburuan, bestetik, zanpaketak, antzezpenak, kirikoketa eta sagar erakusketa egingo dituzte. Sagardoari eta gaztari buruzko jardunaldia ere antolatu dute gaurko Donostiako San Telmo museoko jatetxean. Zanpaketak: Egunero egingo dituzte, goizez. Asteburuan eta urriaren 12an 12:00etan eta 17:00etan egingo dituzte. Antzezpenak: Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko bost bizilagunek XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute. Garaiko arropak soinean, bisitariei baserria erakutsiko diete eta euren zereginen inguruan azalpenak eskainiko dituzte. Kirikoketa erritmora: Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmora zapalduko ditu, ostiralean, larunbatean eta igandean (urriak 12, 13 eta 14). Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egten den txalapartaren aldaera da. Sagar erakusketa: Ezkio-Itsason bildutako sagar motak ikusgai izango dira sagar astearen baitan. Interpretazio zentroan kokatu dute erakusketa. Sagardoa eta gaztari buruzko jardunaldia: Urriak 10, 18:30ean San Telmo museoko jatetxean. (Aurrez izena eman beharra dago) • Sagardoaren istorioak solasaldia Jakoba Errekondo. Zerain Paisaia kulturala. Kudeatzailea. • Sagar, mustio eta sagardo dastaketa komentatua Guillermo Castaños enologoa. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea. • Idiazabal gaztarekin egindako 3 errezeten dastaketa komentatua - Ahate hanburgesa Idiazabal gaztarekin - Gazta [...]

Ordiziako kaleetan egin den euskararen erabileraren neurketaren emaitzak aurkeztuko dituzte Udaletxeko Pleno Aretoan arratsaldeko 19:00etan. Neurketak Soziolinguistika Klusterrak egin ditu 2011 urteko urrian, Udalak eskatuta eta gaurko aurkezpenean luze eta zabal azalduko dituzte ikerketaren emaitza orokorrak eta euskararen erabilerak Ordizian izan duen bilakaera. Ikerketatik ateratako ondorio nagusiak ere azalduko dituzte, eta bertaratzen direnek aukera izango dute emandako azalpenen eta emaitzen inguruan galderak egiteko. Soziolinguistika Klusterrak iazko udazkenean egin zuen kale-neurketan, esaterako, Ordiziako kaleetan izandako 1.592 elkarrizketa eta 4.754 herritarren arteko hizkuntza-jarduna neurtu zituen.

Egun hauetan eskualdeko beste hainbat herritan izan diren bezala , PSE-EEko ordezkariak Ordizian izan dira gaur. Azokan zebiltzan erosleei hauteskunde programak eta sozialisten ikur diren larrosak banatu dizkiete, eta arkatzak oparitu. Gudarien etorbid...

Sinistu ezinik daude Legorretan, Aitzol Aramaioren omenezko lehen film laburren lehiaketak hartu duen tamainarekin. «Baikorrenak» ere espero ez zuen lan sorta ugaria eta kalitatezkoa jaso dute. 192 film guztira, mundu osotik bidaliak. Zinemagile ondarrutarra oroitzeko aurten eman diote lehiaketari haren izena, Legorretan lehenago egiten zen deialdian epaimahikide eta laguntzaile izan zelako Aramaio. «Aurreikuspen guztiak txiki geratu zaizkigu. Gezurra badirudi ere, ia berrehun lan izan dira aztergai», azaldu dute antolatzaileek, harrituta bezain pozik. Euskal Herriko pelikula motz asko jasotzeaz gain —tartean Goierriko egileenak—, Argentina, Haiti, Kolonbia, Irlanda eta Saharatik bidalitakoak ere iritsi dira Legorretara. Guztien artetik bederatzi bereizi dituzte, finalera pasatzeko. Jose Mari Goenaga ordiziarraren Lagun mina lana dago finalisten artean. Beste zortziak Abril (Victor Palacios zuzendariarena), Foto (Ismael Ferrer), Growing Leo (Ruben Mateo Romero), L’equip petit (Roger Gomez eta Dani Resines), La cruz (Alberto Evangelio), Lone-illnes (Virginia Llera), Luminaris (Juan Pablo Zaramella) eta Oxitocina (Jose Luis Santos) dira. Epaimahaikideek lehiaketara aurkeztutako lanen «maila altua» nabarmendu dute, «bai teknikoki, bai artistikoki». Nazioarteko lehiaketetan sariak jasotakoak dira zenbaitzuk, Espainiako Goya izendapena, kasu. Sari ematea urriaren 20an Finalean diren bederatzi lanekin emanaldi bat egingo dute, urriaren 20an, Legorretako Herri Zineman. Sariak ere orduan emango dituzte. Aurrez, ordea, larunbat honetan, Ondarroako Marabilli sormen jaialdian [...]

Lazkaoko Areria antzokian asteburu honetan hasiko dira zinema pelikulak ematen. Larunbatetan, igandeetan eta astelehenetan —ikuslearen eguna, sarrera merkeago— dira emanaldiak.

Joan den larunbatean Ordiziako herrigunean atletismo erakustaldi bat egin zen, eta egun horretan jokatutako proben emaitzak helarazi du Txindoki Atletismo Taldeak. Gorako jauzia, pisu jaurtiketa, erreleboan proba eta hesi lasterketa izan ziren jokatu ziren probak. Egun horretan laguntzen aritu ziren boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkie Txindoki taldeak, baita etorri ziren atleta guztiei eta udal teknikari Jesus Mari Larizi. Hona emaitzak: GORAKO JAUZIA Mutilak 1- Pablo Cid (Real Sociedad, Donostia) 2m 8zm 2- Edorta Aranburuzabala (Real Sociedad, Eibar) 2m 5zm 3- Igor Legarda (Real Sociedad, Donostia) 2m 4- Asier San Sebastian (Real Sociedad, Donostia) 1m 95 zm 5- Mikel Matey (Super Amara BAT) 1m 90zm 6- Julen Iruretagoyena ( Atletico SS, Hernani) 1m 85zm (Jubenila) Neskak 1- Nahikari Acebo (CEligutia, Gasteiz) 1m 65zm PISU JAURTIKETA Sailkapenik ezin da egin, hainbat mailatako tiralariak daudenez bolen pisua ere ezberdina delako. Odei Lopez 6,25kg bola: 16m 55zm Aitor Arraiza 6,25kg bola: 13m 24zm Gari Garmendia 4kg bola: 13m 87zm Ane Torres, Amets Otaegi, 3kg bola: 8m pasatxo Marina Etxeberria 4kgko bola: 9m 15zm HESIAK Mutilak 1- Igor Legarda 2- Asier San Sebastian Neskak 1- Irati ikardo ( Atletico SS, Irun) 2- Estibaliz Lozano ( Txindoki AT, Ordizia) ERRELEBOAK Mixtoak 1-Pablo [...]

Bihartik hasi eta larunbatera bitartean ekintza ugari egongo da egunero Idiazabalen. Idiazabal Jatorri Izendapenak 25 urte bete ditu aurten, eta festa handia eginez ospatuko dute. Hiru zatitan banatu dute egitaraua, hiru egunetan gauza mota jakinak eginez. Bihar, osteguna, hitzaldi sorta handi batekin hasiko dute. Goizeko 09:00etan hasi eta 17:30ean egingo dute azken hitzaldia. Tartean kafe bat hartzeko atsedenaldia izango ute eta bazkaria ere egingo dute.Hona hemen egitaraua: 09:00-10:30: 25 URTE MENDETAKO TRADIZIOA EGIAZTATZEN Jose Maria Ustarroz: 25 urte hauen esanahia Jose Mari Hualde: Jatorri Izendapenaren jatorria Amelia Jauregi: Ekoizleentzako erronka nagusiak Fermin Jauregi: Ikuskapenen eta kontrolen garapena eta bilakaera 10:30-11:30: 25 URTE ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN ABANGOARDIAN Patxi Perez Elortondo, UPV-EHU: Ikerketa eta kalitatearen hobekuntza. Saioa Elizalde, ARTZAI GAZTA: Elikagaien segurtasuna Roberto Ruiz, NEIKER: Mugarriak esne ekoizpenaren ikerketan. 11:30-12:00: ATSEDENALDIA KAFERAKO 12:00-13:30: 25 URTE IZEN BAT BULTZATZEN Jesus Mari Ormaetxea, IDIAZABAL GAZTAREN ORDIZIAKO KOFRADIA: Kofradiaren lana Josu Butron, ITESA, SUSTRAIA: Sektorearen nortasuna eta lanaren zabalkundea. Javier Diaz, ALHAMBRA JATETXEA: Sukaldaritza-Idiazabal Gazta arteko sinbiosia Alazne Uribarri, HAZI: Egiaztatutako produktuen sustapena. Cristina Lecumberri, INTIA: Egiaztatutako produktuen sustapena. 13:30 BAZKARIA 15:30-16:30: IDIAZABAL GAZTA MERKATUETAN Jose Luis Martin: Idiazabal gazta denda espezializatuetan Igor Acero, EROSKI TALDEA: Idiazabal gazta banaketa handian Tokiko merkataritzaren arduraduna: Salmenta zuzena [...]


