Iztueta Behekoa baserrian ateak irekiko dituzte larunbatean, bisitarientzat
Lazkaoko Iztueta Behekoa esnetegiak erakusketa areto berria inauguratuko du, larunbatean. Irekiera ospatzeko, bisitarientzat ate irekien jardunaldia antolatu dute, 10:00etan eta 12:30ean. Ordu eta erdinako saio banatan, esne ekoizpena nola antolatuta d...
Lazkaoko Iztueta Behekoa esnetegiak erakusketa areto berria inauguratuko du, larunbatean. Irekiera ospatzeko, bisitarientzat ate irekien jardunaldia antolatu dute, 10:00etan eta 12:30ean. Ordu eta erdinako saio banatan, esne ekoizpena nola antolatuta duten ikusteko modua izango dute herritarrek, behien elikaduratik ontziratzerainoko prozesu osoa.
Behitegi eta esnetegi instalazio berriak etxearen alboan egokituak dituzte, eta baserriko lehenagoko ukuiluan atondu dute erakusketa aretoa. Ikasle nahiz haur taldeak hartuko dituzte.
Pailazoak gidari
Irekiera eguna girotzeko, Porrotx eta Largabista pailazoek gidatuko dituzte bisitariak, larunbatean. Joateko asmoa duenak aurrez hots egin behar du, multzo mugatuak izango direlako (606 435 022, wwww.iztuetaesnea.com).













