Errege Kopako lehen partida igandean jokatuko du Ampo Ordiziak
Ampo Ordiziak ez du ligako partidarik izango asteburu honetan. Ordiziarrek Errege Kopako ibilbidea hasiko dute, Madrilen. Cisnerosen kontra jokatuko dute lehen partida igandean, 11:00etan. Cisneros taldea aurten igo da Ohorezko Mailara, eta liga ona osatzen ari da. 1976ko eta 1985ko ligak irabazi zituen. Errege Kopan, hiru taldeko ligaxka bat jokatuko dute hasieran. Aurkari bakoitzarekin bi partida jokatuko ditu Ampo Ordiziak: etxean eta kanpoan. Ligaxka lehen postuan amaitzen duena finalerdietara igaroko da. Ordiziarrak B multzoan daude. C.R. El Salvador eta Cisneros taldeek osatzen dute taldea. Lehen partida Mdrilen jokatuko dute eta bigarrena urriaren 28an, etxean, El Salvadorren kontra. Min hartutako jokalari ugarirekin egin beharko diote aurre ordiziarrek lehen partidari, Aierbe, Lerma eta Huxford ere ez baitira izango. Pasa den astean aurrekoetan baino irudi hobea eman zuen taldeak, eta azken partida ez irabazi arren, joko sentsazioak onak izan zizkien. Axio Arañaren esanetan, “VRACen aurkako partidatik arlo positiboak hartzen saiatuko gara. Talde borrokalari bat izan gaitezkela erakutsi genuen. Partida hau inflexio puntu bat izan behar da guretzako, gure lekua egiten hasteko une bat”. Bestalde, bihar, urriak 12, ordizia B taldeak Uribealdearen kontra jokatuko du, ligako lehen partidan.
Errege Kopan, hiru taldeko ligaxka bat jokatuko dute hasieran. Aurkari bakoitzarekin bi partida jokatuko ditu Ampo Ordiziak: etxean eta kanpoan. Ligaxka lehen postuan amaitzen duena finalerdietara igaroko da.
Ordiziarrak B multzoan daude. C.R. El Salvador eta Cisneros taldeek osatzen dute taldea. Lehen partida Mdrilen jokatuko dute eta bigarrena urriaren 28an, etxean, El Salvadorren kontra. Min hartutako jokalari ugarirekin egin beharko diote aurre ordiziarrek lehen partidari, Aierbe, Lerma eta Huxford ere ez baitira izango. Pasa den astean aurrekoetan baino irudi hobea eman zuen taldeak, eta azken partida ez irabazi arren, joko sentsazioak onak izan zizkien.
Axio Arañaren esanetan, “VRACen aurkako partidatik arlo positiboak hartzen saiatuko gara. Talde borrokalari bat izan gaitezkela erakutsi genuen. Partida hau inflexio puntu bat izan behar da guretzako, gure lekua egiten hasteko une bat”.
Bestalde, bihar, urriak 12, ordizia B taldeak Uribealdearen kontra jokatuko du, ligako lehen partidan.