Euskararen kale erabileraren datuak, uste baino hobeak
Soziolingustika Klusterrak iaz Ordizian behatutako 1.592 herritarren elkarrizketek uste baino baino datu baikorragoak utzi dituzte. Bat nabarmentzekotan, Ordizian egiten diren hamar elkarrizketatik ia lau (%38,6) euskaraz egiten direla da. Orain 18 urte egin zen azken kale neurketa Ordizian, baina herrigunean soilik. Orduan euskararen erabilera %23,4koa zen, eta gaur egun %42,5ekoa da. Iaz egindako azterketa herri osora zabaldu zuen Klusterrak, eta beraz, ezin da neurtu Ordiziako beste auzuneetan zer bilakaera izan duen euskararen erabilerak. Ordizian %56,8koa da euskararen ezagutza. Olatz Altuna Klusterreko kideak egin zuen atzo ikerketaren aurkezpena Ordiziako udaletxean. Aurkezpenera azaldu ziren herritarrei galdetu zien ea zer ondorio ateratzen dituzten emandako datu horien inguruan, eta bildutako gehienek datuak uste baino hobeak zirela erantzun zuten. Altunak Txillardegi zenaren teoria bat ere gogora ekarri zuen –espero daitekeen erabilerari buruzkoa, Ordiziako errealitate soziolingustikoa aintzat hartuz–, eta haren formula aplikatuz gero, euskararen kale erabilera %27koa izango zatekeen soilik. Behaketa “diskrezio osoz” egiteko metodologia bat erabili dute Klusterrekoek, eta neurketa herri osoan egin ahal izateko lau gune edo ibilbidetan banatu zuten herria. Datuek diotenez, erdiguneko bi guneetan entzuten da gehien euskaraz (%44,1 eta %41,6), eta Gipuzkoa plazan eta Altamira inguruan gutxien (%33,8 eta %31,1, hurrenez hurren). Beste datu aipagarri batzuen artean, honakoak: emakumezkoek gizonezkoek baino [...]
Soziolingustika Klusterrak iaz Ordizian behatutako 1.592 herritarren elkarrizketek uste baino baino datu baikorragoak utzi dituzte. Bat nabarmentzekotan, Ordizian egiten diren hamar elkarrizketatik ia lau (%38,6) euskaraz egiten direla da. Orain 18 urte egin zen azken kale neurketa Ordizian, baina herrigunean soilik. Orduan euskararen erabilera %23,4koa zen, eta gaur egun %42,5ekoa da. Iaz egindako azterketa herri osora zabaldu zuen Klusterrak, eta beraz, ezin da neurtu Ordiziako beste auzuneetan zer bilakaera izan duen euskararen erabilerak. Ordizian %56,8koa da euskararen ezagutza.
Olatz Altuna Klusterreko kideak egin zuen atzo ikerketaren aurkezpena Ordiziako udaletxean. Aurkezpenera azaldu ziren herritarrei galdetu zien ea zer ondorio ateratzen dituzten emandako datu horien inguruan, eta bildutako gehienek datuak uste baino hobeak zirela erantzun zuten. Altunak Txillardegi zenaren teoria bat ere gogora ekarri zuen –espero daitekeen erabilerari buruzkoa, Ordiziako errealitate soziolingustikoa aintzat hartuz–, eta haren formula aplikatuz gero, euskararen kale erabilera %27koa izango zatekeen soilik.
Behaketa “diskrezio osoz” egiteko metodologia bat erabili dute Klusterrekoek, eta neurketa herri osoan egin ahal izateko lau gune edo ibilbidetan banatu zuten herria. Datuek diotenez, erdiguneko bi guneetan entzuten da gehien euskaraz (%44,1 eta %41,6), eta Gipuzkoa plazan eta Altamira inguruan gutxien (%33,8 eta %31,1, hurrenez hurren).
Beste datu aipagarri batzuen artean, honakoak: emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago hitz egiten dutela euskaraz (Gipuzkoan kontrakoa gertatzen da); eta adinak ere zerikusia duela euskararen erabilpenean, umeen elkarrizketen %57 baitira euskaraz. Halaber, umeek helduengan eragina dutela jaso du ikerketak, hizketaldien ia erdiak (%48,1) euskaraz izaten direlako. Biharko papereko edizioan izango duzue ikerketa horri buruzko informazio zabalagoa.