Gipuzkoako Auzitegiak ezetsi egin du Iraolaren eta Garinen aurkako helegitea, udal aseguruen gaian
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak ez du delitu zantzurik ikusi Xabier Iraola alkate ohiaren eta Juan Antonio Garin zinegotzi ohiaren aurka Legorretako Udalak jarritako salaketan, eta ezetsi egin du helegitea. Legorretako Udalaren buru Iraola zen garaian, udal ibilgailu, langile eta ardura zibilentzako kontratatutako aseguruengatik, Legorretako Udalak balizko eragimen-trafiko eta prebarikazio delituengatik salatu zituen Iraola eta Garin. Tolosako Auzitegiak apirilaren 3an kaleratutako epaian bertan behera utzi zuen auzibidea, eta Gipuzkoako Lurralde Auzitegira helegitea sartu zuen udalak. Orain, ezetsi egin du, eta helegite gehiago jartzeko aukera itxi du. Epaiak dio udaleko ibilgailuen, langileen eta ardura zibilen aseguruak Garinek lana egiten zuen Asegurogintza SL eta 2005etik aurrera Vitalicio etxeekin kontratatzeko prozeduran, Iraola alkateak esku hartzerik izan zuenik ez dagoela frogatuta. “Udal idazkaria arduratzen zen kudeaketa horretaz”, dio epaiak, garai hartako idazkariaren deklarazioan oinarrituta. “Alkateak aurrean jarritakoa sinatzen” zuela gaineratzen du, baina ez zuela hark zein aseguru-etxe hartu erabakitzen parte hartzen. Bestetik, polizak Garinek lan egiten zuen etxeari kontrata zekizkion zinegotziak idazkariarengan eraginik izan zuenik ez da ikusi, epaiaren arabera. Kontratazioa finantza zerbitzu gisa eta “kontratu txiki” bezala hartu behar dela ebatzi du epaiak. Helegitea ezetsi izanaren Gipuzkoako Auzitegiaren autoa (PDFan, gaztelaniaz) Legorretako Udalak Iraola alkate ohiarekin izan zuen Mujuriko bideari buruzko auzia ere atzera bota [...]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak ez du delitu zantzurik ikusi Xabier Iraola alkate ohiaren eta Juan Antonio Garin zinegotzi ohiaren aurka Legorretako Udalak jarritako salaketan, eta ezetsi egin du helegitea. Legorretako Udalaren buru Iraola zen garaian, udal ibilgailu, langile eta ardura zibilentzako kontratatutako aseguruengatik, Legorretako Udalak balizko eragimen-trafiko eta prebarikazio delituengatik salatu zituen Iraola eta Garin. Tolosako Auzitegiak apirilaren 3an kaleratutako epaian bertan behera utzi zuen auzibidea, eta Gipuzkoako Lurralde Auzitegira helegitea sartu zuen udalak. Orain, ezetsi egin du, eta helegite gehiago jartzeko aukera itxi du.
Epaiak dio udaleko ibilgailuen, langileen eta ardura zibilen aseguruak Garinek lana egiten zuen Asegurogintza SL eta 2005etik aurrera Vitalicio etxeekin kontratatzeko prozeduran, Iraola alkateak esku hartzerik izan zuenik ez dagoela frogatuta. “Udal idazkaria arduratzen zen kudeaketa horretaz”, dio epaiak, garai hartako idazkariaren deklarazioan oinarrituta. “Alkateak aurrean jarritakoa sinatzen” zuela gaineratzen du, baina ez zuela hark zein aseguru-etxe hartu erabakitzen parte hartzen. Bestetik, polizak Garinek lan egiten zuen etxeari kontrata zekizkion zinegotziak idazkariarengan eraginik izan zuenik ez da ikusi, epaiaren arabera.
Kontratazioa finantza zerbitzu gisa eta “kontratu txiki” bezala hartu behar dela ebatzi du epaiak.
Helegitea ezetsi izanaren Gipuzkoako Auzitegiaren autoa (PDFan, gaztelaniaz)
Legorretako Udalak Iraola alkate ohiarekin izan zuen Mujuriko bideari buruzko auzia ere atzera bota zuen Gipuzkoako Auzitegiak, aurtengo apirilean. Udal gobernuak kontrako iritzia kaleratu zuen.