Gurasoei zuzendutako euskara ikastaroa antolatu dute
Ordiziako Udalak, Goiztiri AEKren laguntzaz, gurasoei zuzendutako euskara eskolak antolatu ditu. Euskara Biziberritzeko Planaren barruan, ordutegi murriztuko eskolak eskainiko dituzte. Astean sei ordu iraungo dute eta saioak arratsaldez egingo dituzte ...
Ordiziako Udalak, Goiztiri AEKren laguntzaz, gurasoei zuzendutako euskara eskolak antolatu ditu. Euskara Biziberritzeko Planaren barruan, ordutegi murriztuko eskolak eskainiko dituzte. Astean sei ordu iraungo dute eta saioak arratsaldez egingo dituzte astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 14:45etik 16:15era. Urritik ekainera luzatuko dira eskolak.
Ikastaroaren helburua euskara irakastea eta erabileran eragitea da, familia giroan erabili ahal izateko. 2 eta 16 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago. Ikastetxeetan eta Goiztiri AEKn (943 88 91 74) ireki dute izena emateko aukera.