Hamabi bikote lehiatuko dira igandean XXXVI. Euskal Herriko Dantza Txapelketan
Igande honetan egingo da Segurako Baratze pilotalekuan XXXVI. Euskal Herriko Dantza Txapelketa, arratsaldeko 18:00etan hasita. Hamabi bikotek parte hartuko dute aurtengo edizioan. www.eitb.com web orrian zuzenean ikusteko aukera egongo da eta ETB 1 katean gaueko 21:45ean emango dute. Euskal Telebista txapelketa honen ibilbidearen inguruko erreportaje bat prestatzen ere ari da. Atzo goizean egin zuten aurkezpena ETBren Miramongo egoitzan Garazi Lopez Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, Eluska Gerriko Segurako alkateak, Xabier Mendizabal Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko presidenteak eta Andoni Salas ETBko produktoreak. Gipuzkoako zortzi bikote eta Bizkaiako lau arituko dira dantzan. Hiru bikote Azpeititik: Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur, eta Jon Ibarguren eta Idoia Besada. Bi bikote Oiartzundik: Xanti Leonet eta Izar Etxeberria, eta Eneko Iparragirre eta Udane Eskudero. Beste herrietatik bikote bana: Amasa-Zizurkildik Beñat Monfort eta Naiara Larrañanaga, Villabonatik Iker Sanz eta Lierni Kamio, eta Ibarratik Maria Camarero eta Goretti Galarraga. Trapagarandik Oihan Martinez eta Ibabe Beristain, Leioatik Lander Campos eta Haizea Hormaetxea, Portugaletetik Diego Duran eta Eneritz Manzisidor, eta Sestaotik Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas. Beti bezala, Ixilkara txistulari taldeak fandangoa joko du eta arin-arina, berriz, Joseba Iparragirrek eta Ander San Josek. Epaimahaian Gabriel Alonso, Izaskun Iturri, Jone Idiazabal, Karlos Sarriegi eta [...]
Igande honetan egingo da Segurako Baratze pilotalekuan XXXVI. Euskal Herriko Dantza Txapelketa, arratsaldeko 18:00etan hasita. Hamabi bikotek parte hartuko dute aurtengo edizioan. www.eitb.com web orrian zuzenean ikusteko aukera egongo da eta ETB 1 katean gaueko 21:45ean emango dute. Euskal Telebista txapelketa honen ibilbidearen inguruko erreportaje bat prestatzen ere ari da.
Atzo goizean egin zuten aurkezpena ETBren Miramongo egoitzan Garazi Lopez Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, Eluska Gerriko Segurako alkateak, Xabier Mendizabal Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko presidenteak eta Andoni Salas ETBko produktoreak.
Gipuzkoako zortzi bikote eta Bizkaiako lau arituko dira dantzan. Hiru bikote Azpeititik: Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur, eta Jon Ibarguren eta Idoia Besada. Bi bikote Oiartzundik: Xanti Leonet eta Izar Etxeberria, eta Eneko Iparragirre eta Udane Eskudero. Beste herrietatik bikote bana: Amasa-Zizurkildik Beñat Monfort eta Naiara Larrañanaga, Villabonatik Iker Sanz eta Lierni Kamio, eta Ibarratik Maria Camarero eta Goretti Galarraga. Trapagarandik Oihan Martinez eta Ibabe Beristain, Leioatik Lander Campos eta Haizea Hormaetxea, Portugaletetik Diego Duran eta Eneritz Manzisidor, eta Sestaotik Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas.
Beti bezala, Ixilkara txistulari taldeak fandangoa joko du eta arin-arina, berriz, Joseba Iparragirrek eta Ander San Josek. Epaimahaian Gabriel Alonso, Izaskun Iturri, Jone Idiazabal, Karlos Sarriegi eta Xabier Mendizabal arituko dira. Jantzi epaileak, berriz, Ainhoa Mendiburu eta German Nestares izango dira.
Beti bezala, Ixilkara txistulari taldeak fandangoa joko du eta arin-arina, berriz, Joseba Iparragirrek eta Ander San Josek. Epaimahaian Gabriel Alonso, Izaskun Iturri, Jone Idiazabal, Karlos Sarriegi eta Xabier Mendizabal arituko dira. Jantzi epaileak, berriz, Ainhoa Mendiburu eta German Nestares izango dira.