Kalitatezko abere ustiategiak daude Goierrin
Herenegun Agurainen (Araba) banatu zituzten Euskadiko Abere Ustiategien XII. Lehiaketako sarien arabera, Goierrin kalitate goreneko ganadu etxaldeak daude. Olaberriko Alberto Irastortzaren ustiategia izendatu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako onentzat,...
Herenegun Agurainen (Araba) banatu zituzten Euskadiko Abere Ustiategien XII. Lehiaketako sarien arabera, Goierrin kalitate goreneko ganadu etxaldeak daude. Olaberriko Alberto Irastortzaren ustiategia izendatu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako onentzat, haragi behien sailean. Duela hiru urte Gipuzkoako onenaren saria eskuratu zuen Irastortzak. Eusko Jaurlaritzak, eta hiru herrialdetako aldundiek antolatu dute sariketa, hiru sailetan bereizita: haragi behien ustiategiak, esne behien ustiategiak, eta esne ardien ustiategiak.
Erkidego mailako sari bat Olaberriara etorri da, baina bien bitartean herrialdeko bakoitzeko onenak ere sailkatu zituzten. Hala, Gipuzkoari dagozkion hiru sarietatik bi Goierriko ganaduzaleek jaso dituzte. Lazkaoko Iztueta Elkartea esne behien ustiategi onena da, eta Zaldibiako Garikoitz Nazabalena haragi behien etxalde onena.