Ordizian elkarteak janari erabiltzaileen ikastaroak antolatu ditu
Ordizian elkarteak janari erabiltzaileen titulua eskuratu ahal izateko bi ikastaro antolatu ditu, bata arrisku gutxiko mailakoa eta bestea gehienekoa. Izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi du Ordizianek, eta izena emateko epea azaroaren 2an buk...
Ordizian elkarteak janari erabiltzaileen titulua eskuratu ahal izateko bi ikastaro antolatu ditu, bata arrisku gutxiko mailakoa eta bestea gehienekoa. Izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi du Ordizianek, eta izena emateko epea azaroaren 2an bukatuko dela (ordizian@ordizian.com edo 943 88 73 40). Arrisku gutxikoen taldean merkataritza txikiak daude (janari dendak, harategiak, arraindegiak eta okindegiak) eta gehieneko arriskuan tabernak, aurrez prestatutako jakien dendak eta gozo dendak daude. Bi ikastaroak azaroaren egingo dira Barrenan, baina egunak zehazteko daude.