Sara Cozar eta krisi ekonomikoak familiengan duen eragina GoiBerriren hurrengo alean
Sara Cozar aktore ordiziarrak bere leen film luzea grabatu du: Bypass. Aitor Mazok eta Patxo Telleriak zuzendutako komedia da. Aitzakia hori hartuta, GoiBerrik elkarrizketa egin dio. Euskarazko zinemaz eta bere ibilbideaz hitz egin du Goenkaleko Mimik elkarrizketan.
Aste honetako gai nagusian, krisi ekonomikoak familiengan duen eragina aztertuko dute. Horretarako hainbat familia goierritarrekin hitz egin dute.
Gai eta pertsona gehiago ere bilduko ditu ale honek: Luis Mari Perez (Kate Motzean), Segurako dantzariak eta Ordiziarock (gazteak), Alemanian bizi den Ane Irisarri beasaindarra (goierritarrak munduan) edota garai bateko Ataungo emakume abertzaleak (Garai batean), esaterako.