Sasietak hondakinak ohi bezala bilduko ditu
Sasieta Mankomunitateak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, bihar, hilak 12, hondakinen eta traste zaharren bilketa ohi bezala egingo du. Hortaz, Urretxun, Legazpin eta Gabirian trasteak bihar goizean normaltasun osoz jasoko dituzte. Aurten gainera, Beasaingo Garbigunea eta bulegoak ere zabalik egongo dira, betiko ordutegian.













