XXV. Ordizia Txapeldun Gazta Lehiaketa ospatuko dute larunbatean, ardo eta gazta azokaren barruan
Gazta eta Ardoen V. Feria ospatuko dute larunbatean Ordizian. Ordizia Txapeldun XXV. Gazta Lehiaketa ere egingo dute azokaren barruan. Lehiaketa 11:30ean hasiko dute. Honako artzainek hartuko dute parte: 2003.- Pascual Lopez de Uralde ( Larrea ) 2004.- Angel Errasti Oñaederra ( Ardi Gazta Kooperatiba ) ( Azpeitia ) 2005.- Jesus Ansola Juaristi ( Elgoibar ) 2006.- J.Aranburu Elkartea ( Idiazabal ) 2007.- Jesús Ansola Juaristi ( Elgoibar ) 2008.- Ricardo Remiro Aguirre ( Eulate ) 2009.- Jesus Ansola Juaristi ( Elgoibar ) 2010.- J.Aranburu Elkartea ( Idiazabal ) 2011.- Ricardo Remiro Aguirre ( Eulate ) 2012.- Jon Etxebarria Etxebarria (Zeanuri) Parte hartzaileek 11:30erako eraman behar dituzte gaztak Plaza Nagusira. Lau gazta eramango ditu bakoitzak, eta hauek, bere garaian lehen saria jaso zuen gazta haren ahalik eta antzekoenak izan beharko dute tamainari, pisuari eta koloreari dagokionez. 12:00etan ekingo dio epaimahaiak gaztak probatzeari. Bukatzean sari banaketa egingo dute. Gazta eta Ardoen feriak girotuko du lehiaketa. Ardi, behi eta ahuntz esnez egindako gazta dastatu eta/edo eros daiteke, hainbat autonomia erkidegoetan sorturikoak. Erronkari, Kantabria, Asturias, Galizia, Katalunia, Murtzia, Extremadura, Gaztela…, eta Iparralde eta Frantziako gaztak ere izango dira. Artisauen postuek osatuko dute azoka: xaboiak, bitxiak, larrugintza, pilotak, beira, haur jantziak, egurrezko jostailuak, koadernaketa, zeramika, [...]
Gazta eta Ardoen V. Feria ospatuko dute larunbatean Ordizian. Ordizia Txapeldun XXV. Gazta Lehiaketa ere egingo dute azokaren barruan.
Lehiaketa 11:30ean hasiko dute. Honako artzainek hartuko dute parte:
2003.- Pascual Lopez de Uralde ( Larrea )
2004.- Angel Errasti Oñaederra ( Ardi Gazta Kooperatiba ) ( Azpeitia ) 2005.- Jesus Ansola Juaristi ( Elgoibar )
2006.- J.Aranburu Elkartea ( Idiazabal )
2007.- Jesús Ansola Juaristi ( Elgoibar )
2008.- Ricardo Remiro Aguirre ( Eulate )
2009.- Jesus Ansola Juaristi ( Elgoibar )
2010.- J.Aranburu Elkartea ( Idiazabal )
2011.- Ricardo Remiro Aguirre ( Eulate )
2012.- Jon Etxebarria Etxebarria (Zeanuri)
Parte hartzaileek 11:30erako eraman behar dituzte gaztak Plaza Nagusira. Lau gazta eramango ditu bakoitzak, eta hauek, bere garaian lehen saria jaso zuen gazta haren ahalik eta antzekoenak izan beharko dute tamainari, pisuari eta koloreari dagokionez. 12:00etan ekingo dio epaimahaiak gaztak probatzeari. Bukatzean sari banaketa egingo dute.
Gazta eta Ardoen feriak girotuko du lehiaketa. Ardi, behi eta ahuntz esnez egindako gazta dastatu eta/edo eros daiteke, hainbat autonomia erkidegoetan sorturikoak. Erronkari, Kantabria, Asturias, Galizia, Katalunia, Murtzia, Extremadura, Gaztela…, eta Iparralde eta Frantziako gaztak ere izango dira. Artisauen postuek osatuko dute azoka: xaboiak, bitxiak, larrugintza, pilotak, beira, haur jantziak, egurrezko jostailuak, koadernaketa, zeramika, egurrezko lanak, papera… bilduko dute postuek.
Jateko gehiago ere eskainiko ditu azokak: urdaiazpikoa, txorizo, foie, txokolatea, olioak, Unanue Gozotegiaren pastak eta pastelak, kontserbak…