Zaldibiako dantzarien bidetik, Iruñera oinez joango dira Irungo Kemen taldekoak
XIX. mendean Zaldibiako dantzariek ohitura zuten Iruñeko San Fermin festetara dantza egitera joatekoa. Mendiz mendi, eta oinez, egin ohi zuten bidea, Zaldibiatik Nafarroako hiriburura. Orain berrehun urteko Dantzarien bideari segika, Irungo Kemen taldeak ekimen horixe errepikatuko du asteburuan, taldea sortu zuteneko 40. urteurreneko ospakizunen hasiera modura. Bihar, ostirala, abiatuko dira irundarrak Zaldibiatik, oinez. Iruñera igandean iristeko asmoa dute. Orain bost urte ere ibilbide bera egin zuten.
XIX. mendean Zaldibiako dantzariek ohitura zuten Iruñeko San Fermin festetara dantza egitera joatekoa. Mendiz mendi, eta oinez, egin ohi zuten bidea, Zaldibiatik Nafarroako hiriburura. Orain berrehun urteko Dantzarien bideari segika, Irungo Kemen taldeak ekimen horixe errepikatuko du asteburuan, taldea sortu zuteneko 40. urteurreneko ospakizunen hasiera modura.
Bihar, ostirala, abiatuko dira irundarrak Zaldibiatik, oinez. Iruñera igandean iristeko asmoa dute. Orain bost urte ere ibilbide bera egin zuten.