Zaldibiako elizaren teilatua berritzen ari dira
Zaldibiako Santa Fe elizari teilatua guztiz aldatuko diote, itoginen arazoa konpontzeko eta ur sarreren kalteak eragozteko. Aurreko hilaren hasieran ekin zioten andamioak eta sare-babesgarriak jartzeari. Lanak erdi bidean daudela argitu du Antonio Garmendia apaizak. «Teilatuaren erdia altxatuta dago, eta egur berriak jartzen ari dira. Zortzi edo bederatzi hilabeteko lana beharko da guztia bukatzeko». Lanen kostua 480.000 euro ingurura igoko dela kalkulatu dute, «lehenagoko 80 milioi pezeta». Oraingoz, Donostiako Gotzaindegiaren diru ekarpena soilik du Zaldibiako Eliza Batzordeak itxita. Foru Aldundiak elizak berritzeko eman izan zuen lehenago diru laguntza, kostuaren %70 edo 75, baina gaur egungo egoera ekonomikoagatik, ez iturri horretatik «batere» finantzaziorik iritsi. Aurrerago, Zaldibiako eliztarrei eta herritarrei eskatuko diete laguntza. «Zerbait jarri beharko dugu, arrazoizkoa da eta». Zaldibiako elizaren teilatuan azkeneko aldiz «orain dela 30 bat urte» egin zituzten azkeneko berrikuntzak. Erreteila izan zen ordukoa, behar zuen lekuetan teilak aldatzea eta txukuntzea. Lanek iraun bitartean, elizkizunak elizan bertan egiten jarraitzen dute. Igandeetan plaza aldeko atearen aurreko hesia irekitzen dute, sarbidea izateko. Itoginek barruan zenbait hezetasun arazo ere eragin dituzte, zati batzuk hondatzeraino. Aurrekontuaren arabera berrituko dituzte, ala ez, zati horiek. «Barrua lehendik berrituta dago, zoru berria botata eta margotuta», dio Garmendiak.
Zaldibiako Santa Fe elizari teilatua guztiz aldatuko diote, itoginen arazoa konpontzeko eta ur sarreren kalteak eragozteko. Aurreko hilaren hasieran ekin zioten andamioak eta sare-babesgarriak jartzeari. Lanak erdi bidean daudela argitu du Antonio Garmendia apaizak. «Teilatuaren erdia altxatuta dago, eta egur berriak jartzen ari dira. Zortzi edo bederatzi hilabeteko lana beharko da guztia bukatzeko».
Lanen kostua 480.000 euro ingurura igoko dela kalkulatu dute, «lehenagoko 80 milioi pezeta». Oraingoz, Donostiako Gotzaindegiaren diru ekarpena soilik du Zaldibiako Eliza Batzordeak itxita. Foru Aldundiak elizak berritzeko eman izan zuen lehenago diru laguntza, kostuaren %70 edo 75, baina gaur egungo egoera ekonomikoagatik, ez iturri horretatik «batere» finantzaziorik iritsi. Aurrerago, Zaldibiako eliztarrei eta herritarrei eskatuko diete laguntza. «Zerbait jarri beharko dugu, arrazoizkoa da eta».
Zaldibiako elizaren teilatuan azkeneko aldiz «orain dela 30 bat urte» egin zituzten azkeneko berrikuntzak. Erreteila izan zen ordukoa, behar zuen lekuetan teilak aldatzea eta txukuntzea.
Lanek iraun bitartean, elizkizunak elizan bertan egiten jarraitzen dute. Igandeetan plaza aldeko atearen aurreko hesia irekitzen dute, sarbidea izateko.
Itoginek barruan zenbait hezetasun arazo ere eragin dituzte, zati batzuk hondatzeraino. Aurrekontuaren arabera berrituko dituzte, ala ez, zati horiek. «Barrua lehendik berrituta dago, zoru berria botata eta margotuta», dio Garmendiak.