33-40 irabazi du Ampo Ordiziak Errege Kopako lehen partida
Ampo Ordiziak 33-40 irabazi dio Madrilgo Cisneros taldeari Errege Kopako lehen partida. Garaipena lortzea zen helburua, eta ordiziarrek bete dute asmo hori. Lesioek taldea berrantolatzea ekarri die ordiziarrei, eta zelairatu zen taldean ez zeuden Aierbe, Lerma edo Huxford. Nabarmentzekoa da Madrilera joan ziren jokalari guztiek jokatu izana. Partida atzetik hasi zuten ordiziarrek. Parean ilusioz betetako talde igo berri bat topatu baitzuten. Hurrengo entsegua ordiziarrena izan zen, eta gora behera batzuekin, atsedenaldira ere aurretik iritsi ziren goierritarrak. Bigarren zatian sendoago aritu ziren ordiziarrak. 19-40 ere urrundu ziren markagailuan. Azkenean, baina, madrildarrak entsegu bateko aldera gerturatu ziren. Aste honetan ez du partidarik jokatuko Ampo Ordiziak, eta datorrenean El Salvador jasoko du etxean. Irabaziz gero, Errege Kopako finalerdietarako sialkatuko dira ordiziarrak. C.R.Complutense Cisneros 33-Ampo Ordizia Rugby 40 C.R.Complutense Cisneros: Santiago Fernández-Varone, Mario Subijana, Carlos Bachofer, Rafael Matt, Molina, Iñigo Alvarez, Beñat San Sebastian, José Luis del Valle, Gabriel Nogales, Angel Lopez, Angel Castro, Guillermo Castro, Ander Ayala, Soriano eta Manuel Sainz Trapaga. Hayali, Vazquez, Pahla eta Jose Antonio Cervanek ere jokatu zuten. Ampo Ordizia Rugby: Utzi Abanzabalegi, J. J Malkorra, Inacio Darkintis, Marotias, Tom Quarrie, Axier Albarez de Eulate, Iruarriz, Lambert Groenewald, Iñaki Suso, Danny Kroll, Mikel García, Corey Simpson, Iñaki Puyadena, Mateo [...]
Partida atzetik hasi zuten ordiziarrek. Parean ilusioz betetako talde igo berri bat topatu baitzuten. Hurrengo entsegua ordiziarrena izan zen, eta gora behera batzuekin, atsedenaldira ere aurretik iritsi ziren goierritarrak. Bigarren zatian sendoago aritu ziren ordiziarrak. 19-40 ere urrundu ziren markagailuan. Azkenean, baina, madrildarrak entsegu bateko aldera gerturatu ziren.
Aste honetan ez du partidarik jokatuko Ampo Ordiziak, eta datorrenean El Salvador jasoko du etxean. Irabaziz gero, Errege Kopako finalerdietarako sialkatuko dira ordiziarrak.
C.R.Complutense Cisneros 33-Ampo Ordizia Rugby 40
C.R.Complutense Cisneros: Santiago Fernández-Varone, Mario Subijana, Carlos Bachofer, Rafael Matt, Molina, Iñigo Alvarez, Beñat San Sebastian, José Luis del Valle, Gabriel Nogales, Angel Lopez, Angel Castro, Guillermo Castro, Ander Ayala, Soriano eta Manuel Sainz Trapaga. Hayali, Vazquez, Pahla eta Jose Antonio Cervanek ere jokatu zuten.
Ampo Ordizia Rugby: Utzi Abanzabalegi, J. J Malkorra, Inacio Darkintis, Marotias, Tom Quarrie, Axier Albarez de Eulate, Iruarriz, Lambert Groenewald, Iñaki Suso, Danny Kroll, Mikel García, Corey Simpson, Iñaki Puyadena, Mateo Mattaruco eta Clinton Sills. Jon Ander Crendek, Jaun Perez-Apaolazak, del Riok, Tudelak, Beñat Arregik eta Joanes Mujikak ere jokatu zuten.